92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 4ko 20220296 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Berriozarko Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Berriozarko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea):

1.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: lau (4). Lanpostua: administrari laguntzailea, plantilla organikoko 51., 72., 73. eta 75. zenbakiak. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea, plantilla organikoko 50. zenbakia. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: arkitektoa. A maila. Plantilla organikoko 34. zenbakia. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: aukera berdintasunerako agentea, plantilla organikoko 53. zenbakia. B maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

5.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, obretarako, plantilla organikoko 10. lanpostua. C maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

6.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: saxofoi irakaslea, lanaldi partzialean, plantilla organikoko 39. zenbakia. B maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

7.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: piano irakaslea, plantilla organikoko 40. zenbakia. B maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

8.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: akordeoi/trikiti irakaslea, lanaldi partzialean, plantilla organikoko 42. zenbakia. B maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

9.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: flauta irakaslea, lanaldi partzialean, plantilla organikoko 43. zenbakia. B maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

10.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: perkusio irakaslea, lanaldi partzialean, plantilla organikoko 78. zenbakia. B maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

11.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: tronpeta irakaslea, lanaldi partzialean, plantilla organikoko 86. zenbakia. B maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

12.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: tronboi irakaslea, lanaldi partzialean, plantilla organikoko 119. zenbakia. B maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

13.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bost (5). Lanpostua: haur eskolako hezitzailea, plantilla organikoko 88., 89., 90., 91. eta 92. zenbakiak. C maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

14.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: haur eskolako hezitzailea, plantilla organikoko 118. zenbakia. C maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 8. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

15.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: haur eskolako garbitzailea, lanaldiaren %33, plantilla organikoko 93. zenbakia. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 8. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

16.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: haur eskolako garbitzailea, plantilla organikoko 99. zenbakia. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 8. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

17.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: lau (4). Lanpostua: haur eskolako hezitzailea, plantilla organikoko 94., 95., 96. eta 97. zenbakiak. C maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

18.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: haur eskolako hezitzailea, lanaldiaren %60, zuzendaritzako eginkizunekin, plantilla organikoko 103. zenbakia. C maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

19.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bi (2). Lanpostua: haur eskolako hezitzailea, lanaldiaren %60, plantilla organikoko 102. eta 104. zenbakiak. C maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

20.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: haur eskolako garbitzailea, plantilla organikoko 112. zenbakia. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 8. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, B2 maila ahoz, B1 maila idatziz. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

21.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, garbiketarako, plantilla organikoko 115. lanpostua. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

22.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: mantentze-lanetako enplegatua, plantilla organikoko 14. zenbakia. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

23.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: giza baliabideen kudeatzailea, plantilla organikoko 117. zenbakia. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen 20.Bat.1 artikulua). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea lan publikoaren eskaintzako lanpostuetan egun diharduten lan-kontratudun edo administrazio-kontratudun langileei, behar diren ondorioetarako.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berriozarren, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2206639