92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANTZA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Arantzako Udaleko alkateak, 2022ko maiatzaren 9ko 41/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi du Arantzako Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, eta ebazpen horren xedapen zatia honako hau da:

1) Arantzako Udalaren 2022rako eskaintza publikoa onartzea, honako lanpostu hau betetzea barne, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedaturikoari dagokionez:

–Funtzionarioa. Plaza kopurua: bat (1). Lanpostua: garbitzailea. E maila. Lanaldia: %100. Hizkuntza-eskakizuna: B2 ahoz eta A2 idatziz. Sartzeko sistema: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetze aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2) Enplegu publikoaren eskaintza udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta interesdunek egoki iritzitako errekurtsoak aurkez ditzaten.

3) Ebazpen hau Arantzako Udaleko aldi baterako langileari jakinaraztea, baldin eta lan publikoaren eskaintzaren eraginpeko lanpostuak betetzen baditu.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arantzan, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2206665