92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑA

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea. 2021eko atzerakinak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Araudian xedatutakoarekin bat, jakinarazten da 2022ko ekainaren 17an amaituko dela borondatezko epea Jarduera ekonomikoen gaineko zerga dela bide 2021eko likidazioei lotuta igorritako kuotak -aipatu ekitaldian igorri ez zirenak- ordaintzeko.

Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere entitate bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: CaixaBank, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Banco Santander, Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Kutxabank eta Banco Sabadell. Halaber, ordainketa Diruzaintzan ere egin daiteke (Merkatuko kalea 7-9, 2.a), 08:30etik 14:30era, eta internet bidez, www.pamplona.es webgunean.

Behin epe hori iraganda, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Likidazio horien kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

Iruñean, 2022ko apirilaren 29an.–Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko zuzendaria, Nuria Larráyoz Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: L2206137