92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Udal Planeko determinazio egituratzaileen aldaketa. Hasierako onespena

Ukarko Udalak, apirilaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ukarko arau subsidiarioetako aldaketa egituratzailearen proiektua: 61. artikulua, Lurzoru urbanizaezineko eraikuntzako jarduerak eta erabilerak. Sustatzailea Ukarko Udala da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Ukarren, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2206176