92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdia, peñei eta bestelako elkarteei dirulaguntzak emateko, 2022ko herriko festak direla eta

DDBN (Identifikazioa): 624288.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/624288).

Deialdi honen xedea da ezartzea Tuterako Udalak zer prozeduraren bidez emanen dizkien dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean, hiriko peñei eta irabazi-asmorik gabeko beste elkarte batzuei, animazio jarduerak antolatzeko 2022ko Santa Anako festetan, hala betez Tuterako Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorra, zeina argitaratu baitzen 2017ko irailaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2206260