92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

10. Ebazpenaren bidez, onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). Hona hemen lanpostuak:

–Familia-langileen 2 lanpostu. Maila: D. Osagarriak: lanpostuko osagarria: %20,35. Lanaldi partziala: lanaldiaren %68,83. Euskararen ezagupena: merezimendu gisa baloratuko da. Lan-kontratudun finkoa.

–Haur hezitzaileen 2 lanpostu. C maila. Osagarriak: lanpostuko osagarria: %20,35, Zuzendaritzakoa, %32,01. Lanaldi osoa. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa, C1.

–Haur eskolako garbiketa eta sukaldeko laguntzailea. E maila. Lanaldiaren %86. Osagarriak: %20,35. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa, B1 maila. Aldizkako lan-kontratudun finkoa.

–Administrari laguntzailearen lanpostu bat. D maila. Osagarriak: lanpostukoa, %27,01. Lanaldi osoa. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa, B1 maila.

–Ibarreko zaindari bat. C maila. Osagarriak: lanpostuko osagarria, %20,35. Lanaldi osoa. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa, B1 maila.

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Hori guztia ematen da argitara, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Erronkarin, 2022ko maiatzaren 9an.–Burua, Eneko Egiguren Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2206664