92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Mairagako Mankomunitateko Burutzaren 2022ko maiatzaren 5eko 2022-0039 Ebazpenaren bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Hona hemen lanpostuak:

A) Merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez:

–Administrari laguntzaile lanpostu bat (1), D mailakoa, lan-kontratu finkoarekin. Betetzeko aurreikuspena: 2023. Txanda irekia.

–3 gidari lanpostu, D mailakoak, lan-kontratu finkoarekin. Betetzeko aurreikuspena: 2023. Txanda irekia.

B) Oposizio-lehiaketa bidez:

–Gidari lanpostu bat (1), D mailakoa, lan-kontratu finkoarekin. Betetzeko aurreikuspena: 2023. Txanda irekia.

Hori guztia argitara ematen da, arloan indarrean dagoen araudia bete dadin.

Tafallan, 2022ko maiatzaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2206493