92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Mankomunitateko buruaren maiatzaren 6ko 61/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea):

1.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: gizarte-hezitzailea. C maila. Lanaldi osoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria). Lanpostuaren kodea: 12. Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: gizarte-hezitzailea. C maila. Lanaldi osoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria). Lanpostuaren kodea: 3. Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea merezimendu gisa baloratua. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: gizarte-langilea. B maila. Lanaldi osoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria). Lanpostuaren kodea: 11. Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea merezimendu gisa baloratua. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: gizarte-langilea. B maila. Lanaldi osoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria). Lanpostuaren kodea: 10. Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

5.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea. D maila. Lanaldi osoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria). Lanpostuaren kodea: 5. Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

6.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: familia-langilea. D maila. Lanaldi partziala: lanaldiaren %66,66. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria). Lanpostuaren kodea: 13. Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea merezimendu gisa baloratua. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Uharteko eta Esteribarko udalen iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan, eta aldez aurreko urrats gisa, gero lanpostu huts horiek betetzeko hautapen prozeduren deialdiak egiteko.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrari, egiten duen hurrengo bilkuran.

Laugarrena.–Ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Uharten, 2022ko maiatzaren 6an.–Mankomunitateko burua, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L2206629