9. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren bi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

2020ko ekainaren 2ko 775. Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Tuterako Udaltzaingoko agente lehenaren bi lanpostu betetzeko kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez. Deialdia eta haren oinarriak 2020ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, ekainaren 23an.

Kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa bete dadin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), Tuterako Udalak, Alkatetzaren abenduaren 27ko 2346/2021 Ebazpenaren bidez, Tuterako Udaltzaingoko agente lehen izendatu ditu Ainhoa Lizuaín Hernando eta Ángel Ignacio Garbayo López. Plantilla organikoko 0506C01804 eta 0506C01805 kodea dute lanpostuek, hurrenez hurren. Lanpostuaren jabetza hartzen denetik hasita izanen ditu ondorioak izendapenak, eta izendapena jakinarazten denetik 30 eguneko epean hartu beharko da jabetza.

Tuteran, 2021eko abenduaren 28an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2118432