9. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, udaltzain-agente izateko bost lanpostu betetzeko oposizio bidez. Izendapena

2021eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an, deialdi bat, udaltzain-agentearen bost lanpostu betetzeko, C mailakoak, oposizio bidez, Tuterako Udaltzaingoaren zerbitzura. Kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta bete dadin 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2021eko abenduaren 27ko 2347. Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen Carlos Navarro Izal izendatzea Tuterako Udalaren zerbitzuko udaltzain-agente, Udaltzaingoari atxikia.

Tuteran, 2021eko abenduaren 28an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2118428