89. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2022rako lan-egutegia

Tafallako Udaleko alkatearen ebazpena, zeinaren bidez onesten baita Tafallako Udalaren bulegoetan lan egiten duten langileendako 2022ko lan-egutegia.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak apirilaren 9an eman 140/2021 Ebazpenari jarraikiz, horren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022. urteko asteguneko jaien egutegi ofiziala, eta abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin bat, horren bidez aldatu baitzen ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa, eta ezarri baitzen urteko lanaldia, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuaren mendeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako.

Neure eskumenak baliatuz, hain zuzen ere, eman dizkidatenak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek,

EBAZTEN DUT

Lehena.–2022ko lan-egutegia onestea, Tafallako Udaleko bulegoetan lan egiten duten langileendako; beraz, larunbatetan eta igandeetan ez ezik, hurrengo egun hauetan ere egonen dira udal bulegoak itxita:

Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunak, baita herriko jaiegun ofizialak ere:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Urtarrilaren 20a San Sebastian, Tafallako zaindaria.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Udal bulegoak itxita egonen diren lanegunak:

–Abuztuaren 16a, 17a, 18a eta 19a.

Bigarrena.–Tafallako Udaleko bulegoetan egiazko 1.592 lanordu egin beharko dira urtean. Lanaldia 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da, eta honela banatuko da, oro har: astelehenetik ostiralera, 07:45etik 15:00ak arte. Udal langileen sindikatuen ordezkariek udal bulegoetako langileen ordutegiaren malgutasunari buruz egin proposamena dela eta, erabakitzen da ezen nahitaez aritu beharko dutela 08:15etik 15:00etara; gainerako 30 minutuak langileek nahi erara egin ahalko dituzte, malgutasunez, 07:45etik 08:15era eta 15:00etatik 15:30era bitarte.

Laugarrena.–Zerbitzuaren beharren ondorioz bestelako lanaldi mota bat duten udal langileei ez zaie aplikatuko aurreko paragrafoetan aipaturiko lanaldiaren banaketa.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea eta Tafallako Udaleko alor guztiei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2022ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Jesus M.ª Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2205868