87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLTZA ZENDEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen, Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko apirilaren 25ean harturiko erabaki baten bidez, onetsi dela Oltzako Zendeako Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Oltzako Zendeako Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea):

1.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzen eta albienteen koordinatzailea. C maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, B2 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua - albientea. C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, B2 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Lan-kontratudun finkoak. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: teknikari diplomaduna - kontularia. B maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea merezimendu gisa baloratua, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4.–Lan-kontratudun finkoak. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: garbitzailea. E maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea merezimendu gisa baloratua, B1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea lan publikoaren eskaintzako lanpostuetan egun diharduten lan-kontratudun edo administrazio-kontratudun langileei, behar diren ondorioetarako.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oltza zendean, 2022ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2205823