83. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Urbanizazio proiektua, 5. poligonoko 82. lurzatian. Behin betiko onespena

Alkatetzaren urtarrilaren 17ko 17/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen urbanizazio proiektu bat Beriaingo 5. poligonoko 82. lurzatian, Fermín Legal Colomok aurkeztua Beriain Green Homesen izenean eta hura ordezkatuz; aginduzko iragarkia argitaratu zen 2022ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 3an.

Espedientearen jendaurreko aldia iragan baita aurkako alegazio edo oharrik aurkeztu gabe, Alkatetzaren apirilaren 8ko 117/2022 Ebazpenaren bidez behin betiko onetsi da aipatutako urbanizazio proiektua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, 2022ko apirilaren 8an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2205264