80. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

35E/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntzen deialdia 2022rako. DDBN identifikazioa: 618789.

Kultur Ekintza Zerbitzuak egin duen txostenean proposatu du onets daitezela kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntzen 2022rako deialdia eta haren oinarri arautzaileak, baimendu dadila 60.000,00 euroko gastua eta, azkenik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila foru agindu hau; eta kontuan harturik betetzen direla hala helburua nola gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak eta baldintzak, eta ikusirik kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean.

Horrenbestez, erabiliz Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntzen deialdia onestea 2022rako.

2 Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, zeinak jaso baitira foru agindu honen eranskinean.

3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontu-kreditu hauek baimentzen dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4816-334103: Kulturaren profesionalen elkarteentzako dirulaguntza

2022

60.000,00

4 Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko apirilaren 1ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

OINARRI ARAUTZAILEAK, KULTURAREN PROFESIONALEN ELKARTEENTZAKO DIRULAGUNTZEN 2022ko DEIALDIRAKO

1 Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio-eremua.

1.1. Deialdiaren xedea da oinarri arautzaileak ezartzea Nafarroan, kulturaren sektorean, irabazi-asmorik gabe diharduten profesionalen elkarteen egitura, funtzionamendu eta jarduera gastuak sostengatzeko.

1.2. Deialdiaren helburua da kulturaren arloko elkarte profesionalen funtzionamendua eta jarduna sustatzea, bai eta prestakuntza, berrikuntza eta hobekuntza profesionalerako proiektuak ere, hain zuzen ere 2021eko abenduaren 1etik 2022ko azaroaren 30era bitarte egiten direnak.

1.3. Ez dira deialdi honen xede izanen ikuskizunen edo ikus-entzunezko obren produkzioa, ezta jaialdien edo programazio zirkuituen programazioa ere.

2. Eskatzaileek bete beharrekoak.

2.1. Oro har, hemen araututako laguntzak eskatzen ahalko dituzte aurreko klausulan aipatutako elkarteek, baldin eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Legez eraturik agertzea, gutxienez 2021eko urtarrilaren 1etik.

b) Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

c) Kulturaren sektoreko pertsona fisikoen eta juridikoen asoziazionismoari lotutako helburu sozial bat izatea.

d) Jarduteko lurralde-eremua Nafarroako Foru Komunitate osoa izatea.

e) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuta izatea.

f) Ezin izanen zaie dirulaguntzarik eman Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden erakundeei.

2.2. Ezin izanen dira onuradun izan administrazio-zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ari diren erakundeak, edo zehapen eta kondena epai bat betetzeko zain daudenak, kondena jarri denean sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik.

2.3. Kanpoan geratzen dira Nafarroako 2022ko Aurrekontu Orokorretan partida izenduna duten erakundeak.

3. Aurrekontu-egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

3.1. Laguntza hauek (60.000 euro gehienez) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko gastu-aurrekontuaren kargura finantzatuko dira, zehazki, A20002 A2500 4816 334103 partidaren kargura.

3.2. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70 baino handiagoa.

Onartutako aurrekontua erakundeak aurkezten duen aurrekontua izanen da, baina diruz lagungarriak ez diren gastuei dagozkien zenbatekoak kenduta, deialdi honen 6. oinarrian ezarritakoarekin bat.

3.3. Gainera, erakunde eskatzaile bakoitzarentzako laguntzaren zenbatekoa 25.000 eurokoa izanen da gehienez ere.

4. Proiektu diruz lagungarriak.

4.1. Erakunde bakoitzak proiektu global bakarra aurkezten ahalko du, non jasoko baitira sektorearen interesak defendatzearekin eta ordezkatzearekin lotutako ekintza guztiak. Proiektu hori 2021eko abenduaren 1etik 2022ko azaroaren 30era bitarte gauzatuko da, eta, besteak beste, honako hauek jasotzen ahalko ditu:

–Elkartekideentzako prestakuntza jarduerak.

–Elkartearen eremu profesionalean sustapen eta hedapen arloko jarduketak.

–Sektorearen interes profesionalen aholkularitza, defentsa, ordezkaritza eta sustapena, eta elkartekideen intereseko informazioa.

–Nafarroako herritarren artean sektore profesionala ezagutarazteko jarduketak.

–Kulturaren profesionalen sektorearen errealitatea ezagutzeko eta lehiakortasuna hobetzeko behar diren azterketak, kontsultak eta txostenak.

–Espainiako estatuan eta Europan dauden antzeko beste elkarte batzuekin elkarlanean aritzeko lagungarri diren proiektuak egitea edo horietan parte hartzea.

–Sektorea zabaltzen laguntzen duten proiektu edo jardueretan parte hartzea.

4.2. Proiektuan honako hauek jasoko dira:

–Egin beharreko jardueren deskribapen zehatza: Apartatu honetan zehaztuko dira proiektuaren helburuak, horiek lortzeko eginen diren ekintzak, neurtzeko eta ebaluatzeko adierazleak, eta deialdi honetan baloratuko diren gainerako alderdiak.

–Proiektuaren aurrekontu osoa, non argi gelditu beharko baita honako hauen arteko koherentzia: erakundeak proiektua aurrera eramateko dituen baliabide ekonomikoak (diru-sarrerak eta gastuak), giza baliabideak (bazkideak, boluntarioak eta kontratatutako langileak) eta baliabide materialak (azpiegiturak). Aurrekontuaren deskribapena III. eranskineko ereduarekin bat etorriko da.

5. Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

5.1. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.2. Eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.es/eu/). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo Cl@ve sistema eduki beharko da.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta Tramiteen Katalogoko fitxan egonen dira eskuragarri:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kulturaren-profesionalen-elkarteentzako-dirulaguntzen-deialdia-2022 (euskaraz)

https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/subvencion-a-asociaciones-de-profesionales-de-la-cultura-2022 (gaztelaniaz)

5.3. Eskabidearen berariazko inprimakiari erantsi behar zaion dokumentazioa ondotik zehazten dena da. Dokumentazio guztia eskaneatua aurkeztuko da, ongi bereizitako eta behar bezala identifikatutako agirietan:

a) Erakundearen estatutuak.

b) Legez eratutako erakunde bat dela frogatzen duen agiria.

c) Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan dituela frogatzen duen agiria.

d) Proiektuaren deskripzio-memoria (20 orri gehienez), II. eranskinean jasotako ereduaren arabera. Muga horiek gainditzen dituen informazioa ez da baloratuko.

e) Proiektuaren datu ekonomikoak laguntza-fitxan eskuragarri dagoen III. eranskineko ereduaren arabera bete beharko dira, eta nahitaezko baldintza izanen da aurkezten den aurrekontuan gastuak eta diru-sarrerak berdinduta izatea.

Aurreko urteetako deialdietan parte hartu duten kultur erakundeek ez dituzte aurkeztu beharko aurreko puntuko a, b eta c apartatuetan aipatutako agiriak, non ez den agiri horietan aldaketaren bat izan.

5.4. Dirulaguntza-eskaera aurkeztuta, deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, pertsona edo erakunde interesdunari errekerimendua eginen zaio akatsa zuzen dezan edo falta diren agiriak aurkez ditzan, 10 egun balioduneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, eta adieraziko zaio halaber, hala egin ezean eskaerari uko egin diola ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin.

Eskaeraren edukia egokiro haztatu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da behar bezala betetzea 5. oinarrian adierazitako dokumentazioa.

5.5. Prozesuan zehar, noiznahi ere eskatzen ahalko zaie informazio osagarria eskatzaileei.

6. Gastu diruz lagungarriak.

6.1. Deialdi honen ondorioetarako, diruz lagungarritzat hartuko dira proiektuaren garapenean erakundeak egiten dituen honako gastu hauek: diruz lagundu den jardueraren izaerarekin bat datozenak, guztiz beharrezkoak direnak eta deialdi honek ezarritako epearen barruan egiten direnak. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira, orobat, dirulaguntzaren xedeko proiektua edo jarduera aurrera eramateko izandako gastuak, berreskuratu ezin direnak, baldin eta proiektua ezin izan bada osorik edo zati batean egin agintaritza eskudunek COVID-19aren osasun krisiari aurre egiteko harturiko neurrien ondorioz, eta, betiere, gastu horiek behar bezala frogatuz gero.

–Zuzeneko kostuak:

1.–Ikasketak, prestakuntza jarduerak eta jarduera esperimentalak egitekoak, betiere helburua izanik kulturaren sektorearen jarduera eta baldintza sozioekonomikoak sustatzea eta hobetzea.

2.–Helburu dutenak beren elkartekideen jarduera sustatzea eta azokak eta beste kultur ekitaldi batzuk antolatzea edo/eta horietan parte hartzea, dela autonomia erkidegoen mailan, dela estatukoetan edo nazioartekoetan.

3.–Elkartearen jarduerak eta bi sektoreekin lotutako albisteak sustatzeko eta hedatzeko elementuetarako direnak.

4.–Kontratatzen diren langileen soldata-kostuak eta gizarte segurantzakoak, hain zuzen, proiektua abian jartzeko behar diren sostengu eta koordinazio lanak egiten dituen erakunde onuradunak kontratatzen dituenak, betiere langile bakoitzaren arduraldiaren arabera. Kostu horiek ez dute gaindituko onartutako aurrekontuaren %50.

5.–Prestatzaileen, aholku-emaileen eta antzekoen ostatu, mantenu (bazkaria/afaria) eta joan-etorrietako gastuak. Gastu horiek jarraian azaltzen diren mugak izanen dituzte, eta zerbitzua egiten duen enpresak emandako faktura aurkeztu beharko da, salbu eta norberaren ibilgailua erabiltzen bada, kasu horretan behean azaltzen den irizpidea aplikatuko baita:

a) Ostatu gastuak: bakarrik Nafarroaz kanpotik etortzen badira; gau bakoitzeko, 60 euro ordainduko dira gehienez.

b) Mantenu gastuak: otordu bakoitzeko (bazkaria eta afaria) 20 euro ordainduko dira.

c) Joan-etorriak. Norberaren ibilgailua erabiliz gero, 0,33 euro kilometro bakoitzeko. Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere turista klaseko txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da.

6.–Proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren elkarteko batzordekideen bidaia, ostatu eta mantenu gastuak (bazkari eta afarietakoak), aurreko puntuan adierazitako irizpideak erabiliz.

7.–Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondoriozko gastuak, hala nola lokalak, ekipoak eta baliabide materialak alokatzea.

8.–Zerbitzu profesional independenteak, erakunde eskatzaileko organoetako kide ez direnek emandakoak.

9.–Dirulaguntzaren xedeko proiektua prestatzeko edo gauzatzeko, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiaren ondorioz nahitaezkoak diren edo osasun agintaritzak gomendatzen duen materiala erosteko eta/edo zerbitzuak kontratatzeko egindakoak.

10.–Dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera (abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretua).

11.–Nafarroako kulturaren profesionalen elkarteen egitura, funtzionamendu eta jarduera gastuak sostengatzeko beharrekoak diren gastu finantzarioak.

–Zeharkako kostuak:

12.–Zeharkako kostuen barnean daude bai gastu aldakorrak, erakunde onuradunak egiten dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak; bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko. Hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluan ezarritakoaren arabera aplikatuko da.

13.–Aseguruak eta hornidurak. Beste erakunde batzuetan parte hartzeko kuotak.

14.–Bulegoko materiala, fotokopiak eta inprenta.

Proiektu bakoitzerako zeharkako kostu diruz lagungarriek proiektuaren aurrekontuan sartuak egon beharko dute, eta ez dira izanen proiektuaren kostu osoaren %15 baino handiagoak.

6.2. Elkarteek beste jarduera batzuk egiten badituzte, sektorearen interesak defendatzeko eta ordezkatzeko proiektuan ez daudenak, horiei egotzitako gastu aldakorren ehunekoa ez da dirulaguntzen xede izanen.

6.3. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Kasu honetan, salbuetsita dago 6.1 oinarrian ezarri dena, dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteari buruzkoa.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, baita antzeko beste zerga batzuk ere, erakundeak berreskura ditzakeenak.

d) Erakundearen nominako langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3 baino gehiago badira.

e) Proiektua gauzatzeko behar justifikatuta ez duten beste pertsona batzuen ostatu, mantenu (bazkaria/afaria) eta joan-etorrietako gastuak.

f) Ordezkaritza, protokolo eta luxuzko gastuak, eta elikagaiak, edariak eta antzekoak erostekoak.

g) Bidesarietako eta aparkalekuetako gastuak.

7. Tramitazioa eta ebaluazioa.

7.1. Eskaerak Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

7.2. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Ebazpen hori nafarroa.eus web-orrian argitaratuko da, eta honako hauek izanen dira batzordekideak:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Idazkaria: Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko teknikari bat, hitzarekin baina botorik gabe.

c) Batzordekideak: Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua, edo, hura izan ezean, Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Ataleko burua, eta Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikari bat.

7.3. Balorazio eta adjudikazio prozesua.

a) Batzordekideek proiektuei buruzko dokumentazioak jasoko dituzte baloratzeko.

b) Batzordeak, edozein unetan, erakunde eskatzaileen agerraldia eska dezake, aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

c) Onetsitako aurrekontuak ezarrita daudela, ebaluazio batzordeak proiektuen puntuazioa zehaztuko du, 8. oinarrian ezarritako irizpideei jarraikiz.

d) Batzordeak irizpen lotesle bat emanen du, lortutako emaitzak bilduko dituena.

e) 8. oinarrian ezarritako gutxieneko puntuaziora iristen diren proiektuei dagokien zenbatekoa zehazteko, irizpide hauek erabiliko dira, betiere kontuan harturik 3. oinarrian finkatutako diru-muga:

–Proposatutako laguntza guztien baturak deialdiko kreditua gainditzen ez badu, eskatutako zenbatekoa emanen zaio eskatzaile bakoitzari.

–Kasuan kasuko laguntzen baturak deialdiko kreditua gainditzen badu, erakunde onuradunen artean banatuko da, irizpide honen arabera (hainbanaketa haztatua):

Gainditu duten erakunde eskatzaile guztiek lortu ez dituzten puntuak batuko dira, eta 100 punturi kenduko zaizkio erakunde bakoitzak banaka benetan lortu dituen puntuak. Kreditu erabilgarritik gorako kantitate hori aurreko baturarekin zatituko da, eta horrela lortuko da kendu beharreko puntuaren balioa.

Eskatzaile bakoitzak jaso beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, erakunde bakoitzak eskatutako zenbatekoari kopuru hau kenduko zaio: kendu beharreko puntuaren balioa bider erakunde horrek lortu ez dituen puntuak.

7.4. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

8. Proiektuen balorazioa.

Proiektuen balorazioa errazteko asmoz, erakunde eskatzaileak deialdi honen II. eranskinean ageri den deskripzio-memoriaren ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko du; eranskin horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzean baloratu beharreko alderdiak.

Informazio ekonomikoa III. eranskinean jasotako informazio ekonomikoari buruzko inprimakian jakinaraziko da.

Oinarri honetan ezarritako irizpideak aplikatuta, gehienez ere 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari.

Dirulaguntza jasotzeko, eskaerek 50 puntu eskuratu beharko dituzte gutxienez, eta horietatik 25 puntu, gutxienez, “Proposamenaren kalitatea” atalean lortu behar dira.

Oker betetzen diren datuak edo ausartegiak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

Proiektuak baloratzeko, irizpide eta haztapen taula hauek erabiliko dira:

–Proposamenaren kalitatea, 65 puntu.

a) Sektorearen asoziazionismo eta garapen arloetan proposatutako ildo orokorrak eta estrategiak (10 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

10,0 arte

Ongi

6,5 arte

Nahikoa

5,0 arte

Eskasa

3,0 arte

Urria

0,0

b) Sektorearen garapenerako ikastaro eta ikerketetan parte-hartzeen kopurua eta garrantzia (20 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

20,0 arte

Ongi

15,0 arte

Nahikoa

10,0 arte

Eskasa

5,0 arte

Urria

0,0

c) Lurraldean eta nazioartean sustatzeko ekintzak: jardunaldi, azoka eta lehiaketetan parte-hartzea (20 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

20,0 arte

Ongi

15,0 arte

Nahikoa

10,0 arte

Eskasa

5,0 arte

Urria

0,0

d) Elkartutako erakundeei emandako zerbitzuak (10 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

10,0 arte

Ongi

6,5 arte

Nahikoa

5,0 arte

Eskasa

3,0 arte

Urria

0,0

e) Jardueren digitalizazioa (5 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5,0 arte

Ongi

3,5 arte

Nahikoa

2,5 arte

Eskasa

1,0 arte

Urria

0,0

–Proposamenaren eragina (zeharkako irizpideak), 15 puntu.

a) Euskara erabiltzea proiektuan (5 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Handia

5,0 arte

Erdi-mailakoa

2,5 arte

Urria

0,0 arte

b) Jarduera programaren helburu eta ekintzetan eta/edo erakundearen funtzionamenduan genero berdintasuna txertatzea (5 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5,0 arte

Ongi

3,5 arte

Nahikoa

2,5 arte

Eskasa

1,0 arte

Urria

0,0

c) Jarduera programaren helburu eta ekintzetan eta/edo erakundearen funtzionamenduan dibertsitate funtzionala dutenen irisgarritasuna txertatzea (5 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5,0 arte

Ongi

3,5 arte

Nahikoa

2,5 arte

Eskasa

1,0 arte

Urria

0,0

–Proposamenaren kudeaketa (kaudimena eta bideragarritasun ekonomikoa), 20 puntu.

a) Elkartearen ibilbidea (5 puntu gehienez).

Erakundeak jardueran emandako urte osoak (2,5 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Altua (5 urte baino gehiago)

2,5 arte

Ertaina (3tik 5 urtera bitarte)

2,0 arte

Nahikoa (Urte 1etik 3 urtera bitarte)

0,0 arte

Elkartearen ordezkagarritasuna (2,5 puntu gehienez):

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Altua (30 bazkide baino gehiago)

2,5 arte

Ertaina (20tik 30 bazkidera bitarte)

2,0 arte

Nahikoa (10etik 20 bazkidera bitarte)

0,0 arte

b) Proiektuaren bideragarritasuna eta koherentzia ekonomikoa (15 puntu gehienez). Aurrekontuetan jasotako partidak egokiak eta zehatzak izatea baloratuko da, eta aurrekontua prestatua izatea ekonomia eta efizientzia irizpideei jarraikiz; horrez gainera, baloratuko da jarduera gauzatzeko behar diren partida guztiak ekonomikoki ongi mugatuak izatea, eta, azkenik, eskatutako dirulaguntzak zenbat egiten duen proiektuarentzat aurreikusitako guztizko gastuarekin alderatuta.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

15,0 arte

Ongi

10,0 arte

Nahikoa

7,5 arte

Eskasa

3,0 arte

Urria

0,0

9. Dirulaguntzak emateko ebazpena.

9.1. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez.

Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

9.2. Dirulaguntza hau emateko prozeduran egiten diren ebazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuz jakinaraziko dira:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kulturaren-profesionalen-elkarteentzako-dirulaguntzen-deialdia-2022 (euskaraz)

https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/subvencion-a-asociaciones-de-profesionales-de-la-cultura-2022 (gaztelaniaz)

Gainera, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio eskabidean adierazitako helbide elektronikoaren bidez.

Deialdiaren ebazpena Kultura eta Kirol Departamentuko iragarki-taulan ere argitaratuko da (Navarrería kalea 39, Iruña).

9.3. Berariazko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legerian xedatuari jarraikiz. Ustezko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

9.4. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, hura kudeatzen duen organora jo daiteke, helbide elektroniko honen bidez: iniciativacultural@navarra.es.

10. Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

10.1. Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak interes sozialekotzat hartuko dira. Ondorio horretarako, eskatzaileek IV. eranskina beteko dute.

10.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, erakunde onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

10.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten erakunde onuradunek amaierako txosten batean zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina.

11. Elkarte onuradunen betebeharrak.

11.1. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, interesdunek gardentasun betebeharraren gaineko aitorpena aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bidez, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritakoarekin.

Hemen deskargatzen ahal dira gardentasun betebeharrari buruzko adierazpen-ereduak (IV. eranskina):

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/001_Transparencia_E.pdf

Zehapenak galarazi gabe (halakorik ezartzea bidezko izanez gero), onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratzen badu, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

11.2. Deialdi honen bidez diruz laguntzen den programarako baizik ez da erabiliko laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak beteko dira.

11.3. Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalean justifikatzea diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu egin diren.

11.4. Elkarte onuradunek laguntza jasotzen duten proiektuei buruzko ahozko edo idatzizko informazio edo komunikazio guztietan adierazi beharko dute proiektuak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso duela.

11.5. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu.

Proiektuan edozein aldaketa egiteko, Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da aurretik; baimen hori emanen da baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

11.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela.

Diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, afixetan, iragarkietan edo edozein motatako publizitatean Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute, eta hori deskribatzen duen testu bat erakutsi (Finantzatzen du, Laguntzen du...).

Logotipoa erabiltzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuaren web-orrian kontsultatzen ahal dira: https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala eta/edo haren Argitalpen Atalaren bidez.

Ekitaldia dirulaguntza eman aurretik egin bada, ez da nahitaezkoa izanen logoa jartzea inprimatutako materialean (esku-orriak, kartelak).

Hala ere, zabalkunde telematikoan, web-orrian eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein baliabidetan, dirulaguntza eman bezain laster aldatuko da, eta Nafarroako Gobernuaren logoa sartuko, arestian deskribatutako baldintzei jarraituz.

11.7. Noiznahi ere onartzea Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten dituen egiaztapen lanak.

11.8. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari. Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

11.9. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak eduki beharko dira, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan. Halaber, dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak eduki beharko dira.

11.10. Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izaten ahal diren bitartean.

11.11. Elkarte onuradunak memoria bat aurkeztu beharko du proiektua bukatzen duenean. Honako hau sartuko da aipatutako memorian:

–Proiektuan egindako jardueren ebaluazio txostena, eskabidearekin batera aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta. Helburuak noraino bete diren aztertuko da, proposatutako adierazleei jarraikiz.

–Masa soziala osatzen duten pertsonen banaketa sexuen arabera (emakumezko eta gizonezko bazkideen kopurua); orobat, erakundeko zuzendaritza taldearena, talde artistikoarena eta kudeaketa taldearena.

11.12. Deialdi honen dirulaguntzaren xedeko jarduerek, bai eta horien zabalkundeak ere, aintzat hartu beharko dituzte Nafarroako Berdintasunerako Institutuak generoaren aldetik baztertzailea ez den hizkerari buruz argitaratutako gomendioak:

https://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf

12. Ordaintzeko moduak.

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

12.1. Oro har, erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Proiektua bukatutakoan egin daiteke justifikazio hori, edo, bestela, partzialki, proiektuaren %25, %50 eta %75 gauzatu ondoren.

Erakundeak dokumentazio hau aurkeztuko du justifikazio partzialean:

1.–Eskabidea, honako hauek adierazita: ordainketa mota (justifikazio partziala) eta eskatutako zenbatekoa.

2.–Zerrenda zenbakitu eta zehaztua, egindako gastuen fakturena edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriena, eta egindako ordainketen frogagiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzeko. Zerrenda Excel formatuan igorriko da eta honako hauek jasoko dira: hornitzailearen/igorlearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa), ordainketa data.

3.–Fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, bai eta egindako ordainketen frogagiriak ere, dirulaguntzaren xedea bete dela frogatzeko.

a. 100 euro edo gutxiagoko gastuak egiaztatzeko, honako hauek balioko dute: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua duten eta hornitzaileak sinatu eta zigilatu dituen fakturak, edo kasuan kasuko faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

b. 100 eurotik gorako gastuen ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira.

4.–Deialdi honetako laguntzez gain, jarduerak norberaren edo besteren baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin finantzatu direnean, frogatu beharko dira (zerrenda zenbakitu eta zehaztuaren bidez) horien zenbatekoa, jatorria eta funts horiek diruz lagundutako jardueretan erabili izana.

5.–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

6.–Kontabilizatutako gastu eta diru-sarreren zerrenda, proiektuari lotutakoak.

Dokumentazio hori eskabidearekin batera aurkeztuko da, ordainketa partzial bakoitza baino lehen edo ordainketa osoa eskatzean.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.2. Konturako ordainketa. Konturako ordainketak egiten ahalko dira, erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren. Konturako azkeneko ordainketa egiteko muga eguna 2022ko azaroaren 15a izanen da.

Erakundeak dokumentazio hau aurkeztuko du justifikazioan:

1.–Eskabidea, adierazita zer ordainketa mota den (konturako ordainketa) eta zer diru kopuru eskatzen den.

2.–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da. Mantenuari eta kilometrajeari buruzko gastuak justifikatzeko, eranskineko eredua erabiliko da.

3.–Orobat, aurkeztuko dira egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

4.–Deialdi honetako laguntzez gain, jarduerak norberaren edo besteren baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin finantzatu direnean, frogatu beharko dira (zerrenda zenbakitu eta zehaztuaren bidez) horien zenbatekoa, jatorria eta funts horiek diruz lagundutako jardueretan erabili izana.

Lehenengo ordainketaren ondorengo konturako ordainketetan, justifikatu beharko da kontura kobratutako zenbateko berbera ordaindu dela gastuetan.

5.–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.3. Aurrerakina.

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %50 aurreratzen ahalko da.

Horretarako, erakundeak Kultur Ekintza Zerbitzuari eskatu beharko dio, aurrerakina ordaintzeko berariazko eskabide baten bidez. Gainera, dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela frogatzeko dokumentazio egokia aurkeztu beharko du: egoeraren balantzea edo diruzaintzako egoera orria eta ordaintzeko eta kobratzeko dituen diru-kopuruen zerrenda, hilabetez hilabete xehatua.

Dena den, aurrekoaz gain, dirulaguntzak aurrez ordaintzea ere aurreikusten da, behar diren baliabideen falta frogatu behar izan gabe. Horretarako, emandako diru kopurua ezin da 15.000 eurotik gorakoa izan, eta ordainketa aurreratua, berriz, emandako dirulaguntzaren %60tik gorakoa ere ez.

Aurrerakina eskatzeko epea hilabetekoa izanen da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita.

13. Justifikatzeko epea eta modua.

13.1. Aurreko atalean aipatutako ordainketa moduen artean edozein aukeratzen dela ere, dirulaguntzaren likidaziorako, onuradunek honako frogagiri hauek aurkeztu beharko dituzte 2022ko abenduaren 1a baino lehen, egun hori barne:

1.–12.1 oinarrian eskatutako dokumentazioa.

2.–Proiektuaren amaierako memoria, 11.11 oinarrian zehazten den moduan.

3.–Elementu inprimatuak eta publizitatekoak, eta/edo zabalkundea egiteko erabili diren web-orrietarako estekak.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

Ordainketa partzialik edo konturako ordainketarik egin bada, ez da beharrezkoa izanen aurkeztutako dokumentazioa berriz aurkeztea, eta konturako ordainketaren ordainagiriak abenduaren 15era arte aurkezten ahalko dira.

13.2. 2022ko azken hiruhilekoko PFEZaren justifikazioa 2023ko urtarrilaren 31ra arte aurkezten ahalko da.

13.3. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuetarako dirulaguntzak kobratzeko eskubidea.

13.4. Laguntza ematea onartzen denerako jarduera egina duten proiektuen kasuan, laguntza eman zaiela jakinarazi eta bi hilabeteko epean aurkeztu beharko dute dokumentazio hori.

13.5. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

14. Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

14.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzarekin batera, helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.

Nolanahi ere, bateragarria izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta Nafarroako enpresa sektore publikoak emandako beste edozein dirulaguntzarekin, baldin eta laguntza horrek jarduera bera eta kostu bera estaltzen ez baditu.

14.2. Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

15. Laguntza itzultzea.

Onuradunak programa gauzatu dela behar bezala justifikatu ezean, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta dirulaguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraikiz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluarekin bat.

Erakunde onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

16. Hornitzaileak kontratatzea.

Ekipamenduko ondasunen horniduren edo aholkularitza eta laguntza enpresek emandako zerbitzuen kasuan, onuradunak frogatu beharko du organo emailearen aurrean hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu duela, baldin eta gastu diruz lagungarria 12.000 eurotik gorakoa bada (BEZa kanpo).

Baldintza hori betetzat joko da baldin eta hiru eskaintza edo gehiago eskatu badira eta jasotako proposamenetatik onena hautatu bada, salbu eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik, ez badago merkatuan hornidura hori egiten edo zerbitzu hori ematen duten entitate aski, edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egina bada.

17. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

18. Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

19. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

20. Eredu edo txantiloien zerrenda.

Dokumentu hauek deialdiaren fitxan egonen dira eskuragarri:

I. eranskina.–Eskabidea.

II. eranskina.–Proiektuaren memoria.

III. eranskina.–Proiektuaren aurrekontua.

IV. eranskina.–Gardentasuna.

V. eranskina.–Mezenasgoa.

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kulturaren-profesionalen-elkarteentzako-dirulaguntzen-deialdia-2022 (euskaraz)

https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/subvencion-a-asociaciones-de-profesionales-de-la-cultura-2022 (gaztelaniaz)

Iragarkiaren kodea: F2204915