80. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, “Jendaurreko informazioa. Autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa, soberakinik gabekoa, Ultracongelados Virto Funes SAU enpresak sustatua (5300-CE espedientea), Funesko udal mugartean” iragarkian.

Iragarki hori 2022ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 20koan. Bertan akatsak daudela oharturik, honen bidez zuzentzen dira.

1) Lehen paragrafoan aipatzen den espediente zenbakia. Honako hau dioen tokian:

“Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoa betez, jendaurrean jartzen da 5299-CE espedientea. Hona hemen espedientearen daturik garrantzitsuenak:”

Honako hau behar du:

“Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoa betez, jendaurrean jartzen da 5300-CE espedientea. Hona hemen espedientearen daturik garrantzitsuenak:”

2) Web esteka. Ageriko testu hau duen hiperestekak helbide berera bideratu behar du:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/eguzki-instalazio-fotovoltaikoa-espediente-5300-ce

Iruñean, 2022ko apirilaren 20an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2205749