8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Lan publikoaren eskaintza 2021erako

Tuterako Udaleko alkateak 2341/2021 Ebazpena eman zuen 2021eko abenduaren 23an. Hona hemen:

Udalak 2021eko martxoaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen Tuterako Udalaren, Udalaren Ur Batzordea erakunde autonomoaren eta Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoaren 2021. urteko plantilla organikoa. Haren onespenari buruzko iragarkia argitaratu zen 2021eko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 30ekoan.

Halaber, 2021eko urriaren 25eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen zati batean aldatzea Tuterako Udalaren plantilla organikoa 2021. urterako. Hasierako onespen hori 2021eko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 8an, eta jendaurrean egon zen bitartean alegazio, kexa edo erreklamaziorik jarri ez zenez, behin betikoa bilakatu zen.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21. artikuluari abenduaren 16ko 57/2003 Legeak eman dion idazketa berriaren arabera, alkatetzaren eskumenen artean g) paragrafoa dago: “Lan-eskaintza publikoa onestea, osoko bilkurak onetsitako aurrekontuari eta plantilla organikoari jarraikiz...”.

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan aukera hau aipatzen da: “Nafarroako Administrazio Publikoek lan eskaintza bat onetsiko dute urtero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena”.

2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko Legeak bere artikuluetan ezartzen du zer aukera dituzten administrazio publikoek enplegu publikoari dagokionez.

Udalaren menpeko erakundeek (Tudela-Cultura tokiko enpresa-entitate publikoa eta Udalaren Ur Batzordea erakunde autonomoa) erabakiak hartu dituzte beren enplegu eskaintzei dagokienez.

Beraz, aipatutako eskaintza onetsi behar da, haren xede nagusienetako bat baita hautaprobetan parte hartzeko interesa dutenendako informazio tresna izatea, bertan biltzen dituelarik lanpostuak betetzeko dauden aurreikuspenak, kontuan hartuz horretarako dagokion araudi aplikagarria eta udal langileen ordezkariekin nahitaezko kontsulta eta negoziazioa egin eta gero.

Udalean hutsik dauden gainerako lanpostuak betetzeko aurreikuspenei dagokienez, aintzat hartu beharko da ea zer ezartzen den Estatuko aurrekontu orokorrei buruzko hurrengo legeetan lan publikoaren eskaintzak eratzeko aukeren inguruan, bai eta alor honetan aplikatzekoa den gainerako araudian ere.

Desgaitasuna duten pertsonendako erreserba txandei dagokienez, lan publikoaren eskaintza hau gauzatzeko, jarraikiko zaio abuztuaren 10eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Horrenbestez, EBAZTEN DUT:

1.–Onestea Tuterako Udalaren eta haren mendeko erakunde eta entitateen 2021. urteko lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek biltzen baititu:

1.1. Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat (plantillako kodea: 0506C01803), kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez.

1.2. Gizarte langilearen lau lanpostu (plantillako kodeak: 0514B10601, 2014B10507-08, 2114B10509), oposizio-lehiaketaren bidez.

1.3. Psikologiako lizentziadunaren lanpostu bat, lanaldi partzialeko lan-kontratu finkokoa (plantillako kodea: 0514A05601), oposizio-lehiaketaren bidez.

1.4. Hezitzaile espezializatuaren lanpostu bat (plantillako kodea: 2114B03605), oposizio-lehiaketaren bidez.

1.5. Familia langilearen hiru lanpostu (plantillako kodeak: 2114D10811-12, 2114D10813), oposizio-lehiaketaren bidez.

1.6. Albaitaritzako lizentziadunaren lanpostu bat (plantillako kodea: 0510A05201), oposizio-lehiaketaren bidez.

1.7. Zuzenbideko lizentziadunaren lanpostu bat (plantillako kodea: 0514A05302), oposizio-lehiaketaren bidez.

1.8. Udaltzain agentearen lau lanpostu, Udaltzaingoko ordezte tasa erantsiari dagozkionak, heldu den 2022an erretiroa hartuko duten udaltzainen kariaz.

1.9. Administrari lanpostu bat, Tuterako Udalaren Ur Batzordea erakunde autonomoan aritzeko (plantillako kodea: 0501A00101), oposizio-lehiaketaren bidez.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Tuteran, 2021eko abenduaren 27an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2118273