8. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Deialdia, administrari-ofizial lanpostu bat aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko

Alkatetzaren 629/2021 Ebazpenaren bidez, 2021eko abenduaren 29an, Lesakako Udalaren zerbitzurako administrari-ofizial lanpostu bat (C maila eta euskararen ezagutza C1 maila) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdia onartu zen.

Hautapen prozesu hori honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honetako oinarriak.

Deialdi honen oinarriak egoitza elektronikoan argitaratuko dira:

https://sedeelectronica.lesaka.eus/ helbide elektronikoan.

Lesakan, 2021eko abenduaren 29an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2200111