79. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia irabazi asmorik gabeko entitateei norgehiagokako araubidean dirulaguntzak emateko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten proiektuak egin ditzaten-2022. urtea. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 620822.

Bat etorrita azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoarekin, deialdiaren laburpena argitaratzen da; testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/620822)

Dirulaguntzak ematea Iruñeko emakumeen elkarteei, elkarte feministei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateei, 2022. urtean honako proiektu hauek finantzatzeko: hala bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea bultzatzeko sentsibilizazioa eta jarreren aldaketa progresiboa sustatzen duten proiektuak nola hori bultzatuko duten azterlanen eta dokumentazioaren ezagumendua, ikerketa eta zabalkundea bultzatzen dituztenak. Proiektuak edo jarduerak oso-osorik Iruñeko udal-mugartean garatu beharko dira.

Iruñean, 2022ko apirilaren 8an.–Kultura eta Berdintasuneko Zinegotzia, María García-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2205457