75. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

2022rako zerga-tasak

Antsoaingo Udalak, 2021eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Antsoaingo Udalaren 2022rako zerga-tasa, koefiziente eta indizeak. Erabaki hori 2021eko 285. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean.

Espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interes legitimodunek azter zezaten, eta egoki jotako erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta harekin bat heldu den gainerako legediarekin.

Ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, argitara ematen dira 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren zerga-tasa, koefiziente eta indizeak.

Antsoainen, 2022ko apirilaren 1ean._Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

2022KO ZERGA-TASA, KOEFIZIENTE ETA INDIZEAK

–Lurraren kontribuzioa: %0,288.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,40ko indizea.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio:

  • Lehen urtea: %0,5.
  • Bigarren urtea: %1,0.
  • Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):

  • Koefizienteak urteka:

URTEAK

KOEFIZIENTEA

< 1

0,06

1

0,13

2

0,11

3

0,18

4

0,26

5

0,33

6

0,41

7

0,35

8

0,19

9

0,12

10

0,06

11

0,06

12

0,06

13

0,06

14

0,06

15

0,06

16

0,06

17

0,06

18

0,20

19

0,20

20

0,25

  • Karga-tasa %25 izanen da.

Iragarkiaren kodea: L2204925