74. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

30/2022 FORU AGINDUA, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez, 195 eredua onesten baita: “Hiruhileko aitorpena: Ezarritako epean kreditu-erakundeei identifikazio fiskaleko zenbakia eman ez dieten titularren kontuak edo eragiketak”.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren hamargarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, pertsona fisiko eta juridiko guztiek eta foru lege horren 25. artikuluan aipatzen diren nortasunik gabeko entitateek identifikazio fiskaleko zenbakia izan behar dute tributu arloko edo eragineko harremanetarako.

Identifikazio fiskaleko zenbaki hori administrazioak emanen du, ofizioz edo interesdunak eskatuta.

Erregelamendu bidez arautuko da identifikazio zenbaki fiskal hori esleitu, baliogabetu eta ezeztatzeko prozedura, baita hura osatzeko modua eta zerga arlokoak diren edo garrantzia duten harremanetan erabiltzeko modua ere.

Ildo horretan, Identifikazio fiskaleko zenbakia eta horrekin lotutako zentsu jakin batzuk arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuak zenbaki horren osaera eta erabiltzeko modua arautzeko legezko agindua betetzen du, bai eta zerga arlokoak diren edo arlo horretan eragina duten harremanetan erabiltzeko modua ere. Zehazki, 12. artikuluan kreditu-erakundeen eragiketen identifikazioa arautzen da, eta 3. apartatuan ezartzen da erakunde horiek Ekonomia eta Ogasun Departamentuari jakinarazi behar dizkiotela identifikazio fiskaleko zenbakia eman ez duten titularren kontu edo eragiketak, nahiz eta kontu edo eragiketa horiek ezereztu egin diren edo aipatutako zenbakia ezarritako epea igaro ondoren entregatu den, onesten diren euskarri magnetikoen ereduari, baldintzei eta diseinuari egokitutako aitorpenaren bidez.

Bestalde, eredu informatiboei buruzko egungo araudian aurreikusita dago ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarriaren bidezko aurkezpena. Baina euskarri fisiko jakin batzuk zaharkituta daudenez, eta, gainera, aurkezpen presentziala ere egin behar denez, aurkezpen mota horren ordez, beste inprimaki bat eskaini nahi da beren bolumen handia dela-eta ohiko inprimakiaren bidez aurkeztu ezin diren aitorpenetarako. Inprimaki berriak fitxategiak konprimatzeko aukera emanen die.

195 eredua (“Ezarritako epean kreditu-erakundeei identifikazio fiskaleko zenbakia eman ez dieten titularren kontu edo eragiketen hiruhileko aitorpena”) Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 4ko 34/2002 Foru Aginduaren bidez onartu zen. Onartu zenetik denbora luzea igaro denez, eta kendu egin denez ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkeztu beharra, 195 eredua arautzen duen foru agindu hau onetsi behar da.

Azkenik, azken xedapenetako lehenak abenduaren 14ko 177/2010 Foru Agindua aldatzen du, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak eman zuena eta F-50 eredua onetsi zuena (hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena), berariaz aukera eman baitzuen eredua bere inprimakiaren bidez aurkezteko, baita eredu informatiboen inprimaki osagarri berriaren bidez eta laguntza-programaren bidez ere.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio zerga arloko eskumena duen departamentuko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta haren 90. artikuluan aipatzen diren entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. 195 eredua onestea.

1. 195 eredua onesten da, “Ezarritako epean kreditu-erakundeei identifikazio fiskaleko zenbakia eman ez dieten titularren kontuen edo eragiketen hiruhileko aitorpena” izenekoa.

2. artikulua. 195 eredua aurkeztera beharturik daudenak, eta aurkeztu beharreko informazioaren edukia.

Nafarroako Foru Ogasunari 195 eredua aurkeztera behartuta daude Nafarroan kokatutako kreditu-erakundeak, zerga-administrazioari kontuak edo eragiketak jakinarazteko, baldin eta kontu edo eragiketa horien titularrek ez badute identifikazio fiskaleko zenbakia eman, nahiz eta kontu edo eragiketa horiek ezeztatu egin diren edo identifikazio fiskaleko zenbakia adierazitako epea igaro ondoren entregatu den.

3. artikulua. 195 eredua aurkezteko epea.

195 eredua hiruhileko natural bakoitzaren hurrengo hilabetearen barruan aurkeztu beharko da, eragindako kontu edo eragiketei dagokienez, hiruhileko horretan identifikazio fiskaleko zenbakia emateko epea amaitu bada.

Urte bakoitzeko laugarren hiruhilekoari dagokion aitorpena hurrengo urteko otsailaren 20ra arte aurkeztu ahalko da.

4. artikulua. 195 eredua aurkezteko modua.

195 eredua bide elektronikotik aurkeztuko da, Internet erabiliz, 5. eta 6. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritako baldintzak eta prozedura betez.

5. artikulua. 195 ereduaren aurkezpen elektronikoa (Internet bidez) egiteko baldintza orokorrak.

1. 195 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

b) Aitortzaileak eduki beharko du identifikazio, kautotze eta sinadura elektronikorako sistema bat, eta ziurtagiri elektroniko kalifikatu bat erabili, Nafarroako Foru Ogasunak onartzeko modukoa, arloan indarra duen legediarekin bat etorriz.

Ziurtapen zerbitzuen emaileak eta baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian daude zerrendaturik, Interneteko helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/ogasuna.

c) Aitorpenak hirugarrenak ordezkatuz egiteko baimenduta dagoen pertsona edo entitate bat baldin bada aurkezlea (Aitorpenak hirugarren pertsonak ordezkatuz bide telematikotik aurkezteko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat), b) letran adierazitako ziurtagiri elektronikoa onartu bat eduki beharko du.

d) Zergapekoak pertsona fisikoak direnean, Cl@ve sistema erabiliz ere egin daiteke aurkezpena, zeina identifikazio, kautotze eta sinadura elektronikorako sistema baita, amankomuna Estatuko Administrazio Sektore Publiko osorako, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta harekin bat egiten duten beste administrazio autonomiko batzuetarako eta toki entitateetarako, eta PRE/1838/2014 Aginduan arautua. Sistema hori erabiliz, herritarrak harreman elektronikoa izan dezake zerbitzu publikoekin gako itunduen bidez, hartan erabiltzaile gisa izena eman ondoren.

Nafarroako Foru Ogasunak zehazten dituen kasuetan, gako itundu bidezko beste identifikazio sistema batzuk onar daitezke pertsona fisikoentzat.

e) Aitortzaileak edo, hala badagokio, aurkezle baimenduak bere programa informatikoa erabiltzen duenean igorri beharreko aitorpena duen fitxategia lortzeko, fitxategi horien edukiak bat etorri beharko du I. eranskinean ezarritako erregistroen diseinuekin.

f) Aitortzaileek aurkezpen elektroniko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian daude ikusgai, Interneteko https://www.navarra.es/eu/ogasuna helbidean.

2. Bat etorriz Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan bide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuaren 14.3 artikuluan xedatutakoarekin, aurreko apartatuan ezarritako identifikazio sistemak sinadurarako sistema gisa erabiliko dira.

https://www.navarra.es/eu/ogasuna helbidean edukiko da aurkezpen elektronikoa gaituta duten zerga-betebeharren zerrenda eguneratu bat, eta zehaztuko da aurkezpen modu hori zeinetan den gaituta dagoen bakarra.

3. Bide elektronikoa erabiliz igortzen diren aitorpenetan akats formalen bat atzematen denean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari errore-mezuen bitartez, behar diren zuzenketak egin ditzan.

6. artikulua. 195 ereduaren Internet bidezko aurkezpen elektronikoa egiteko prozedura.

Honako hau izanen da eredu informatiboen inprimaki osagarritik Internet bidezko aurkezpen elektronikoa egiteko prozedura, 12.000 erregistrotik gorako aitorpenetarako:

1. Eredu informatiboen (994) inprimaki osagarrian sartu Ogasunarekiko tramiteen zerbitzuaren bitartez, Nafarroako Atarian.

2. Egin beharreko aitorpenaren eredua hautatu: M195 BANKU-KONTUAK, IFZ-RIK GABE.

3. Igorri beharreko fitxategia erantsi.

2. Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak komunikatuko du aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia, eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indargabetzen da otsailaren 4ko 34/2002 Foru Agindua, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, zeinaren bidez onesten baitira eurotako hiruhileko aitorpenaren 195 eredua, ezarritako epean kreditu-entitateei identifikazio fiskaleko zenbakia eman ez dieten titularren kontu edo eragiketena alegia, hala nola aipatu 195 eta 199 ereduen diseinu fisiko eta logikoak (kreditu-entitateen eragiketen identifikazioko urteko aitorpenerako eredua), ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko.

Azken xedapenetako lehena.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 14an emandako 177/2010 Foru Aginduaren aldaketa. Foru agindu horren bidez, hirugarrenekiko eragiketen urteko aitorpenaren F-50 eredua onetsi zen.

Abenduaren 14ko 177/2010 Foru Aginduaren manu hauek honako testu hau izanen dute:

Bat. 6.e) artikulua.

“e) Aitortzaileak edo, hala badagokio, aurkezle baimenduak bere programa informatikoa erabiltzen duenean igorri beharreko aitorpena duen fitxategia lortzeko, fitxategi horien edukiak bat etorri beharko du I. eranskinean ezarritako erregistroen diseinuekin.”

Bi. 7. artikulua.

“7. artikulua. F-50 ereduaren Internet bidezko aurkezpen elektronikoa egiteko prozedura.

F-50 ereduari dagokion aitorpenaren Internet bidezko aurkezpen elektronikoa egiteko, prozedura hauetako bat erabiliko da:

1. Web-orriko inprimakitik:

1. Nafarroako Ataritik, Ogasunarekiko izapideen atalean sartu.

2. Egin beharreko aitorpenaren eredua hautatu: M347 HIRUGARREN PERTSONEKIN EGINDAKO ERAGIKETAK. F-50, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko behar diren datu guztiak bete.

3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena zuzen egina bada, sistemak balidatu eginen du. Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez jakinaraziko da, eta haiek zuzendu bitarte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak jakinaraziko du aurkeztutako aitorpen bakoitzari esleitutako zenbakia eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

2. Eredu informatiboen inprimaki osagarritik, 12.000 erregistrotik gorako aitorpenetarako:

1. Eredu informatiboen (994) inprimaki osagarrian sartu Ogasunarekiko tramiteen zerbitzuaren bitartez, Nafarroako Atarian.

2. Egin beharreko aitorpenaren eredua hautatu: M347 HIRUGARREN PERTSONEKIN EGINDAKO ERAGIKETAK. F-50.

3. Igorri beharreko fitxategia erantsi.

3. Nafarroako Foru Ogasunak garatutako laguntza-programatik:

1. Aitorpena bete laguntza-programan: M347 ereduan: HIRUGARREN PERTSONEKIN EGINDAKO ERAGIKETAK. F-50.

2. Aitorpena bete ondoren, balidatu egin behar da, aurkeztu aurretik.

3. Aitorpena balidatu ondoren, Interneten bidez igortzen ahalko da. Igorpen berean aitorpen bat baino gehiago sar daitezke, betiere eredu eta urte berekoak baldin badira.

4. Aitorpena igorri ondoren, sistemak erantzun eginen du ordainagiri-zenbakia eta aurkezpenaren eguna eta ordua emateko. Igorpena balidatu eta prozesatu ondoren, haren emaitza laguntza-programan eskura dauden loteen kontsultatik aztertzen ahalko da”.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Aurrekoa gorabehera, azken xedapenetako lehenengoan ezarritakoa 2022ko otsailaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie, 2021eko informazioari dagokionez.

Iruñean, 2022ko martxoaren 16an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

I. ERANSKINA

195 eredua telematikoki aurkezteko sortzen diren fitxategiek bete beharreko diseinu logikoak

A) DISEINU LOGIKOAK

Erregistroen azalpena.

Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

1. mota: Aitortzailearen erregistroa: Identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

2. mota: Hartzailearen erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da, eta 2. motakoen kasuan, aitorpenak zenbat hartzaile dituen, hainbat erregistro izanen dira.

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere berezietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, “Ñ” letrak ASCII 209 (Hex.D1) balioa izanen du eta “Ç” letrak (c larri hautsia) ASCII 199 (Hex.C7) balioa.

Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.

Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

Aurkezpena multzoan egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da, atal honetan jarraian azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1. motako erregistroa), eta, ondoren, hartzaileak (2. motakoa); gero, hurrengo aitortzailearen datuak eta, ondoren, hartzaileak; eta horrela hurrenez hurren.

Fitxategiko lehen erregistroak (0 mota, aurkezpen kolektiboak egiten direnean edo 1. mota, banaka aurkezten denean) 13 karaktereko eremua izanen du, 238. idazgunearen eta 250.aren artean, zigilu elektronikoa jartzeko. Nafarroako Foru Ogasunak, kasua bada, ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

195 EREDUA

A.–1 ERREGISTRO MOTA

Aitortzailearen erregistroa

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘1’.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: ‘195’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenaren zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken posizioa kontrol karakterea izanen da, eta ezkerreko posizioak zeroz beteko dira, IFZ osatzeko eta erabiltzeko modua arautzen duen martxoaren 9ko 338/1990 Errege Dekretuan eta identifikazio fiskaleko zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuan ezarritako arauen arabera.

18-57

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN SOZIETATE-IZENA.

Sozietatearen izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.

58

Alfabetikoa

AURKEZPEN MOTA.

Gako honekin beteko da:

‘T’: Transmisio telematikoa.

59-107

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

59-67

TELEFONOA: Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

68-107

DEITURAK ETA IZENA: lehenbiziko deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia jarriko da. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA.

Aitorpen bat, salbuespenez, bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

AITORPEN OSAGARRIA: “C” bat jarriko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada zergaldi/aldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar zuten baina agertu ez ziren eragiketak adieraztea.

122

ORDEZKO AITORPENA: “S” bat jarriko da baldin eta aurkezpenaren xedea bada ekitaldi eta aldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

“Ordezko aitorpena” eremuan “S” idatzi bada, ordezten duen aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia idatziko da.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Beste edozein kasutan, ZEROZ beteko da.

136-137

Alfazenbakizkoa

ALDIA.

2 idazguneko alfazenbakizkoa.

Aitorpenari dagokion hiruhilekoaren gakoa, honako taula honen arabera:

“1T” – Lehen hiruhilekoa.

“2T” – Bigarren hiruhilekoa.

“3T” – Hirugarren hiruhilekoa.

“4T” – Laugarren hiruhilekoa.

138-146

Zenbakizkoa

KONTU EDO ERAGIKETEN ERREGISTROEN GUZTIZKO KOPURUA.

Aitortzaileari dagokion euskarrian ageri diren aitortuen erregistro guztien kopurua jarri beharko da. Kontu edo eragiketa bera erregistro batean baino gehiagotan agertzen bada, agertzen den adina aldiz kontatuko da (2. motako erregistroen kopurua).

147-164

Zenbakizkoa

AITORTUTAKO KONTU EDO ERAGIKETEN SALDOEN EDO GEHIENEKO ZENBATEKOEN BATURA OSOA.

Zenbakizko eremua, 18 idazgunekoa.

Eremu hau bitan banatzen da:

147

ZEINUA: Eremu alfabetiko hau “Aitortutako kontu edo eragiketen saldoen edo gehieneko zenbatekoen batura osoa” (1. motako erregistroko 148. idazgunetik 164. idazgunera) lortzeko emaitza 0 (zero) baino txikiagoa denean beteko da. Kasu horretan, “N” bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia tarte bat izanen da.

148-164

ZENBATEKOA: Zenbakizko eremua, 17 idazgunekoa.

Aitortuaren erregistroei dagozkien “Saldoa edo gehieneko zenbatekoa” izeneko eremuetan (199 idazgunetik 212ra) adierazten diren diru-kopuruen batura koma dezimalik gabe idatziko da. Aitortuaren erregistroetan “N” jarri bada “Saldoaren edo gehieneko zenbatekoaren zeinua” izeneko eremuan (2. motako erregistroko 198. idazgunea), aipatutako kopuru horiek minus zeinuarekin kontatuko dira, batura honetan adierazi behar diren zenbatekoen guztirakoa ateratzerakoan.

Zenbatekoak EUROTAN adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

148-162

Saldoaren edo gehieneko zenbatekoaren osoko zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

163-164

Saldoaren edo gehieneko zenbatekoaren dezimalen zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

165-250

-

ZURIUNEAK.

(*) Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

(*) Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

(*) Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.

(*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik

(*) Eremu alfazenbakizko guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriz beterik, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

195 EREDUA

B.–2. ERREGISTRO MOTA

Aitortuaren erregistroa

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘2’.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: ‘195’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

1. motako erregistroak posizio hauexetan duen eduki berbera eman.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi.

18-26

Alfazenbakizkoa

AITORTUAREN IFZ.

Eremu hau beteko da aitortuak bere IFZ ezarritako epea iragan ondoren aurkeztu duenean.

Pertsona fisikoa bada, aitortuaren IFZ jarriko da, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz. Aitortua IFZrik ez duen adingabe edo ezgaitua bada eta haren legezko ordezkariak IFZ eman badu ezarritako epea igaro ondoren, eremu hau ez da beteko, baizik eta “Legezko ordezkariaren IFZ” eremua, eta bertan haren legezko ordezkariaren IFZ adieraziko da (aita, ama edo tutorearena).

Hartzailea pertsona juridikoa bada edo errentak eratxikitzeko araubidea duen entitate bat bada (ondasun-erkidegoa, sozietate zibila, jaraunspen jasogabea, etab.), haren identifikazio fiskaleko zenbakia adieraziko da.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

27-35

Alfazenbakizkoa

ORDEZKARIAREN IFZ.

Aitortua adingabea edo ezgaitua bada eta IFZrik ez badu, eremu honetan haren legezko ordezkariaren IFZ idatziko da (aita, ama edo tutorearena), ezarritako epea igaro ondoren IFZ eman duenean.

Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian. Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

36-75

Alfazenbakizkoa

AITORTUAREN IZEN-ABIZENAK, SOZIETATE-IZENA EDO IZENA.

Eremu honetan, ezarritako epea igaro ondoren IFZ eman ez duten kontuen edo eragiketen titularren izen-abizenak edo, hala badagokio, sozietate-izena edo izena adieraziko dira, kontu edo eragiketa horiek lehenago ezeztatu badira ere, edo adierazitako epea igaro ondoren entregatu bada ere.

Hala ere, IFZri dagokionez, honako berezitasun hauek hartu beharko dira kontuan:

a) Adingabeen edo ezgaituen izenean dauden kontuetan, haien IFZren ordez beren legezko ordezkariena eman daiteke.

b) Zenbait titularren izenean dauden kontuetan guztien IFZk eman behar dira. Hala ere, kontu baten titularrak senar-emazteak bakarrik badira, bietako baten IFZ aski da.

c) Atzerriarekiko trantsakzioei buruzko abenduaren 20ko 1816/1990 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera Espainian egoitzarik ez dutela frogatu duten pertsona fisiko edo entitateen izenean dauden kontuak identifikazio araubideaz kanpo gelditzen dira. Salbuespen hau ez da hedatzen etekinak titularraren Espainiako establezimendu bati ematen dizkion kontuetara.

Pertsona fisikoa bada, lehen deitura, zuriune bat, bigarren deitura, zuriune bat eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe nahitaez. Aitortua adingabea bada, haren izen-abizenak jarriko dira eremu honetan.

Pertsona juridikoen eta errentak eratxikitzeko araubidea duten entitateen kasuan, entitatearen sozietate izena edo izen osoa jarriko da, anagramarik gabe.

76-115

Alfazenbakizkoa

ORDEZKARIAREN IZEN-ABIZENAK, SOZIETATE-IZENA EDO IZENA.

Kontu horiek adingabeen edo ezgaituen izenean badaude, eta haien legezko ordezkariak ez badu IFZ jakinarazi ezarritako epean, eremu hau betetzeaz gain, “Aitortuaren izen-abizenak, sozietate-izena edo izena” eremua ere bete beharko da (36.-75. idazguneak), eta bertan adingabearen edo ezgaituaren datuak jasoko dira.

Pertsona fisikoa bada, aurrena lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe nahitaez.

Pertsona juridikoen eta errentak eratxikitzeko araubidea duten entitateen kasuan, entitatearen sozietate izena edo izen osoa jarriko da, anagramarik gabe.

GARRANTZITSUA: aitortua IFZrik gabeko adingabe edo ezgaitua bada, haren legezko ordezkariak ez badu IFZ eman dagokion epean, legezko ordezkariaren helbideko datuak paratuko dira.

116-117

Zenbakizkoa

PROBINTZIAREN KODEA

Oro har, aitortuaren edo, hala badagokio, legezko ordezkariaren helbideko probintziari edo, hala bada, hiri autonomoari dagozkion bi digituak jasoko dira, zerrenda honen arabera:

ARABA

01

LEÓN

24

ALBACETE

02

LLEIDA

25

ALACANT

03

LUGO

27

ALMERÍA

04

MADRIL

28

ASTURIAS

33

MÁLAGA

29

ÁVILA

05

MELILLA

52

BADAJOZ

06

MURTZIA

30

BARTZELONA

08

NAFARROA

31

BURGOS

09

OURENSE

32

CÁCERES

10

PALENTZIA

34

CÁDIZ

11

LAS PALMAS

35

KANTABRIA

39

PONTEVEDRA

36

CASTELLÓ

12

ERRIOXA

26

CEUTA

51

SALAMANCA

37

CIUDAD REAL

13

S.C. TENERIFEKOA

38

KORDOBA

14

SEGOVIA

40

CORUÑA

15

SEVILLA

41

CUENCA

16

SORIA

42

GIRONA

17

TARRAGONA

43

GRANADA

18

TERUEL

44

GUADALAJARA

19

TOLEDO

45

GIPUZKOA

20

VALENTZIA

46

HUELVA

21

VALLADOLID

47

HUESCA

22

BIZKAIA

48

BALEAR UHARTEAK

07

ZAMORA

49

JAÉN

23

ZARAGOZA

50

Espainiako lurraldean establezimendu iraunkor baten bidez jarduten ez duten ez-egoiliarren kasuan, 99 idatziko da.

118-120

Zenbakizkoa

HERRIALDEAREN KODEA.

Espainiako lurraldean establezimendu iraunkor baten bidez jarduten ez duten ez-egoiliarren kasuan XXX idatziko da; XXX aitortuaren bizilekua dagoen herrialdearen kodea da, 196 eredua onesteko Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak azaroaren 24an emandako 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskinean azaltzen diren herrialdeen gakoekin bat.

Espainiako lurraldean establezimendu iraunkor baten bidez jarduten duten egoiliar eta ez-egoiliarren kasuan, 118.-120. idazguneak beteko dira.

121-146

Alfazenbakizkoa

BIDE PUBLIKOAREN IZENA ETA ETXEAREN ZENBAKIA.

Aitortuaren bizilekuko bide publikoaren izenaren aurretik, ahal dela, plaza, kalea, pasealekua edo antzeko bat idatziko da, eta, ahal dela, izen osoaren ordez, haren sigla jarriko dira 121.-122. idazguneetan, honako gako hauen arabera:

AL = zumardia, herrixka.

AP = apartamentua.

AV = etorbidea.

BL = blokea.

BO = auzoa.

CH = txaleta.

CL = kalea.

CM = bidea.

CO = kolonia.

CR = errepidea.

CS = baserria.

CT = aldapa.

ED = eraikina.

GL = biribilgunea.

GR = etxe-taldea.

GV = kale nagusia.

LU = alberria.

ME = merkatua.

MU = udalerria.

MZ = etxe-uhartea.

PB = etxadia.

PG = poligonoa.

PJ = pasabidea.

PQ = parkea.

PZ = plaza.

PR = luzapena.

PS = pasealekua.

RB = hiribidea.

RD = ingurabidea.

TR = zeharbidea.

UR = urbanizazioa.

Izena osorik sartzen ez bada, artikuluak, preposizioak eta lokailuak kendu, eta tituluak laburtu behar dira (adibidez kd = kondea).

Gainerako kasuetan, ohiko laburtzapenak erabiliko dira.

Halaber, etxearen zenbakia edo kilometro puntua jarriko da.

147-166

Alfazenbakizkoa

UDALERRIAREN IZENA.

Udalerriaren izenaren lehen 20 idazguneak adierazi behar dira.

167

Alfabetikoa

AITORTUAREN GAKOA.

Gako hauetako bat jarriko da:

Gakoa Deskripzioa.

T Titularra.

N Jabe soila.

U Gozamenduna.

168-170

Zenbakizkoa

TITULARREN KOPURUA.

Aitortutako kontu edo eragiketen titular edo parte-hartzaileen kopuru osoa, IFZ emana izan edo ez izan. Erregistro bat zenbatuko da ezarritako epean bere IFZ aurkeztu ez duten horietako bakoitzarengatik.

171-172

Zenbakizkoa

KONTZEPTU-KODEA.

Kode hauetako bat jarriko da:

Gakoa Deskripzioa.

01 Kontu korronteak.

02 Aurrezki-kontuak.

03 Eperako ezarpenak.

04 Finantza-kontuak.

05 Kreditu-kontuak.

06 Etekin esplizitua duten aktibo finantzarioak.

07 Etekin inplizitua duten aktibo finantzarioak, zor publikoa izan ezik.

08 Etekin inplizitua duten aktibo finantzarioa:, zor publikoa.

09 Bestelako eragiketak.

173

Alfabetikoa

KODE MOTAREN GAKOA.

Kontuaren, gordailuaren edo eragiketaren identifikazioaren arabera, gako hauetako bat jarriko da:

Gakoa Deskripzioa.

C Kontuaren edo eragiketaren identifikazioa, Bezeroaren Kontu Kodearekin (CCC).

V Eragiketaren identifikazioa Baloreen Kontu Kodearen bidez (CCV).

O Bestelako identifikazioa.

174-177

Alfazenbakizkoa

IBAN KODEAREN AURRIZKIA.

Espainiako IBANaren (Banku Kontuaren Nazioarteko Kodea) lehen lau idazguneekin osatzen da azpikode hori.

Eremu hau bitan banatzen da:

174-175

ISO HERRIALDE KODEA: ES balioa hartzen duen eremu alfabetikoa.

176-177

KONTROL DIGITUA.

Aitortzaileari banku igorleak ez badio eman entitate kodea edo eragiketa Baloreen Kontu Kode bati edo Bezeroen Kontu Kode bati ez bazaio egozten eta, ondorioz, IBANik ez bada, zuriunez beteko dira.

178-197

Alfazenbakizkoa

KONTUAREN EDO ERAGIKETAREN IDENTIFIKAZIOA.

Honako hau adieraziko da:

1.–Kontuetarako eta ezarpenetarako (kontzeptu-kodeak: 01etik 05era). Bezeroaren Kontu Kodea (CCC).

Eremuaren egitura honelaxe osatzen da:

Idazguneak Deskripzioa.

178-181 Erakundearen kodea.

182-185 Bulegoaren kodea.

186-187 Kontrol digituak.

188-197 Kontu-zenbakia.

2.–Finantza-aktiboekin egindako eragitetarako edo bestelakoetarako (kontzeptu kodeak: 06tik 09ra). Baloreen Kontu Kodea (CCV) edo Bezeroaren Kontu Kodea (CCC).

Eremuaren egitura honelaxe osatzen da:

Idazguneak Deskripzioa.

178-181 Erakundearen kodea.

182-185 Bulegoaren kodea.

186-187 Kontrol digituak.

188-197 Kontu-zenbakia.

3.–Aitortzaileari banku igorleak ez badio eman entitate kodea edo eragiketa Baloreen Kontu Kode bati edo Bezeroaren Kontu Kode bati ez bazaio egozten, entitateak barnerako emandako identifikazioa idatziko da.

198-212

Zenbakizkoa

SALDOA EDO GEHIENEKO ZENBATEKOA.

Eremu hau bitan banatzen da:

198

ZEINUA: eremu alfabetikoa. Kontuaren edo gordailuaren saldoa edo eragiketaren zenbatekoa negatiboa baldin bada, “N” bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia tarte bat izanen da.

199-212

Zenbatekoa: zenbakizko eremua, 14 idazgunekoa.

IFZ jakinarazteko epean lortutako saldoa edo gehieneko zenbatekoa adieraziko da, koma dezimalik gabe.

Zenbatekoak EUROTAN adieraziko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

199-2010

Saldoaren edo gehieneko zenbatekoaren osoko zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

211-212

Saldoaren edo gehieneko zenbatekoaren dezimalen zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

Halaber, eragiketari, kontuari edo gordailuari lotutako hainbat aitortu daudenean, haietako bakoitzean jarriko da egotz dakiokeen saldoa edo gehieneko zenbatekoa, bakoitzaren partaidetza portzentajearen arabera.

213-250

-

ZURIUNEAK.

(*) Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

(*) Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

(*) Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.

(*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik

(*) Eremu alfazenbakizko guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriz beterik, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

Iragarkiaren kodea: F2204221