65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa puntuala, AR-2ko UB-5 unitatearen birpartzelazio proiektuan. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2022ko martxoaren 8ko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen hasiera batez onestea “Tafallako HAPOko AR-2 banaketa eremuko UB-5 unitatearen birpartzelazio proiektuaren aldaketa puntuala”, J.J.S.R.-k sustatua, kentzeko garaje mankomunatu bat egiteko baldintza, beste unitateetan egin den bezala.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2022ko martxoaren 15ean.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2204055