65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Deialdia, herriguneko eraikinak birgaitzeko dirulaguntzak emateko 2022an. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 616348.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/616348).

Lehena.–Onuradunak.

Pertsona fisiko edo juridikoak, dirulaguntza jaso dezaketen jarduketen xedeko ondasunen jabeak, jabeen erkidegoak, maizterrrak edo, jabeak izan gabe, erabiltzaile direnak edo hala direla egiaztatzen dutenak.

Bigarrena.–Xedea.

Oteitzako herriguneko eraikinak birgaitzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Udalak osoko bilkuran onetsiak. Eskuragarri daude udal bulegoetan eta Oteitzako Udalaren web-orri ofizialean.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdiko gehieneko kopurua, guztira, 20.000 eurokoa da.

Bosgarrena.–Aurkezteko epea.

Berrogei egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oteitzan, 2022ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2204137