65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Olorizko Udalak, 2022ko martxoaren 17an egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Onestea aldaketa funtsezko bat Olorizko udalerriko ondasunak baloratzeko txostenaren testuan, hasiera batez onetsia eta jendaurrean jarria, Batzorde Mistoak proposatuta.

2. Orobat, testua berriz ere jendaurrean jartzea, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aplikatuz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikulua.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udaletxean, baita Udalaren web-orrian edo egoitza elektronikoan (http://oloriz.sedelectronica.es), interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Oloritzen, 2022ko martxoaren 18an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2204046