65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Birpartzelazio proiektua UE 1.10-1.11 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2021eko abenduaren 14an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea UE 1.10-1.11 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektuari dagokion espedientea, zeina sustatu baitute José Luis Gayarre Imizcozek, María Esandi Barberenak, Ekaitz Izal Gayarrek eta Maddi Izal Gayarrek.

Jendaurreko epea iragan delarik, aldez aurretik iragarkia jarrita 2022ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan, eta ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, Otsagabiko Udalak, 2022ko martxoaren 10eko bilkuran, erabaki du behin betiko onestea UE 1.10-1.11 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektuari dagokion espedientea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Otsagabian, 2022ko martxoaren 14an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2203817