65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa, Udal Planeko UE 6+8 unitateko 1., 2., 4. eta 5. partzelen birpartzelazio proiektuan. Hasierako onespena

Alkatetzaren martxoaren 17ko ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen aldatzea UE 6+8 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua (1., 2., 4. eta 5. partzelak), Reformas y Construcciones Lasa SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan, 74. artikuluari dagokionez, ezarritakoarekin.

Mendabian, 2022ko martxoaren 21ean.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2204126