65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

76E/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 7koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen 2022. urterako deialdia onesten baita talde ahulenen gizarte-sustapenaren eta gizarte-inklusioaren arloko proiektuetarako. DDBN identifikazioa: 613801.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak xedatzen du botere publikoen jarduketek, besteak beste, funtsezko helburu hauek izanen dituztela gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa bultzatzea gizartean, politikan, ekonomian, lan arloan, kulturan eta hezkuntzan, autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena bultzatzea, kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea, pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea, eta gizarteak behar sozialak konpontzen parte har dezala bultzatzea, batez ere giza talde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateen bidez.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan (ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua), gizarte-inklusioaren arloan bermatu gabeko prestazioen artean agertzen dira arlo horretan jarduten duten gizarte-ekimeneko entitateentzako dirulaguntzak.

Bestalde, ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak, Foru Komunitateko zergadunek gizarte intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzen duenak, %0,7 horretan sartzen den diruaren azken destinoa ezartzen du, jarduerak eta jardueren hartzaileak finkatu eta lehenesten ditu eta Nafarroako Foru Komunitateko GKE-ei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei parte hartzeko eta inplikatzeko aukera ematen die.

Halaber, deialdia PFEZaren %0,7ko funtsetik ateratako funtsez hornitutako partida baten bidez finantzatuta dagoenez hein handi batean, Nafarroako Gizarte Ongizateko Kontseiluak, 2022ko otsailaren 25eko bilkuran, egokitzat jo du funts hori goiburuan aipatutako deialdian erabiltzea, ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak ezarritakoarekin bat.

Bestalde, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jarduketa-printzipio gidari batzuk ezartzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean Konstituzioan jasotako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eskubidea egiazkoa eta eraginkorra izan dadin bizitzaren eremu eta etapa guztietan. Halaber, aipatu legeak eskatzen du dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berdintasun klausulak jaso daitezela.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko aurreikuspenekin bateragarri izan behar dute arau horiek. Foru lege horretan ezarrita dago onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei dagokien araubide juridiko orokorra. Dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, dirulaguntzaren xedeko jarduerak egiten dituztenek edo haiek jasotzeko moduan daudenek aukera izan dezaten dirulaguntza eskuratzeko.

Deialdi honen xedea da dirulaguntza batzuk emateko oinarri arautzaileak ezartzea, irabazi-asmorik gabeko entitateek gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen gizarte-inklusiorako jarduketak egin ditzaten.

Deialdiak bidea ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, dirulaguntza hauek egokiak eta interes publikokoak direla, eta deialdia eta oinarri arautzaileak, legezkoak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak onestea 2022. urterako, talde ahulenen gizarte-sustapenaren eta gizarte-inklusioaren arloko proiektuetarako. Oinarri arautzaileak foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso dira.

2. 952.705,00 euroko kreditua baimentzea, 2022ko aurrekontuko partida honen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

(eurotan)

900003-91600-4819-231504: (E) PFEZaren %0,7ko funtsa. Dirulaguntzak gizarte-bazterketaren arloan eta gutxiengo etnikoak sustatzearen arloan ari diren entitateentzat

2022

952.705,00

3. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzura, Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera ere.

Iruñean, 2022ko martxoaren 7an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA

IRABAZI-ASMORIK GABEKO ENTITATEENTZAKO DIRULAGUNTZEN 2022. URTERAKO DEIALDIA, AHULENEN GIZARTE-SUSTAPENAREN ETA GIZARTE-INKLUSIOAREN ARLOKO PROIEKTUETARAKO. OINARRIAK

Lehena.–Xedea eta helburuak.

1. Eskubide Sozialetako Departamentuak dirulaguntzen deialdi bat egin du 2022rako, xede honekin: irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateek gizarte-inklusioaren arloan egiten dituzten proiektuak finantzatzea. Proiektu horiek helburu izanen dute Nafarroan gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen bizi baldintzak hobetzea, eta txirotasunaren aurkako borrokan lagunduko dute, baita pertsona horien sustapena, ahalduntzea eta autonomia sustatzen ere. Halaber, gizarte desberdintasunak sortzen dituzten kausak desagerrarazten lagunduko dute, eta sistemako eta egiturazko aldaketak sortzen, gizarte inklusiboago bat, ekitatiboago bat eta kohesionatuago bat lortzeko.

2. Diruz laguntzen diren proiektuak jendea gizarteratzeko eta talde ahulenak (besteak beste, ijitoak) gizartean sustatzeko izanen dira.

Proiektu guztiek genero ikuspegia jaso beharko dute, hala prestatzean nola gauzatzean.

3. Dirulaguntzen deialdi honetatik kanpo daude beste deialdi publiko batzuen bidez berariaz finantzatzen diren proiektu eta jarduketak edo beste administrazio publiko batzuen eskumenekoak direnak. Eduki bakarra honako hau duten proiektuak baztertu egiten dira berariaz: kultur ekintzak eta aisialdikoak eta astialdikoak egitea eta eraikuntza eta/edo birgaitze lanak.

4. Deialdi honetatik kanpo utzi dira, berariaz, Gizarte Zerbitzuen Zorroan oinarrizko laguntzako prestazio bermatu gisa jasotako jarduketak.

Bigarrena.–Aurrekontu-baliabideak.

952.705,00 euro bideratuko dira xede horietara, 2022ko aurrekontuaren 900003 91600 4819 231504 partidaren kargura, “(E) PFEZaren %0,7ko funtsa. Dirulaguntzak gizarte-bazterketaren arloan eta gutxiengo etnikoak sustatzearen arloan ari diren erakundeentzat” izenekoa.

Kopuru osoa jarduketaren modalitate hauen arabera banatuko da:

A.–Gizartetik baztertuta dauden pertsonek gizarteratzeko zentro okupazionaletan parte hartzea; horretarako, 36.000,00 euro egonen dira. Proiektu bakoitzarentzat 36.000,00 euro eska daitezke gehienez.

B.–Gizartetik baztertuta daudenentzako plazak egoitzetan; horretarako, 168.000,00 euro egonen dira. Proiektu bakoitzarentzat 42.000,00 euro eska daitezke gehienez.

C.–Pertsonen elikadura beharren estaldura hobetzea; horretarako, 174.000,00 euro egonen dira. Modalitate honen barrenean, helburu hauek dituzten proiektuak sartzen dira: (1) Jantoki sozialak, (2) Elikagaien banaketa.

Proiektu bakoitzarentzat 60.000,00 euro eska daitezke gehienez.

D.–Zerbitzu publikoek babesten ez duten akonpainamendu sozial espezializatua, prostituzioan dabiltzanentzat; horretarako, 168.000,00 euro egonen dira. Proiektu bakoitzarentzat 72.000,00 euro eska daitezke gehienez.

E.–Ijitoen gizarte-sustapenerako jarduerak; horretarako, 288.000,00 euro egonen dira. Horrelakotzat joko dira honako jardueretako bat edo gehiago biltzen dituztenak: (1) Eskolaz kanpoko hezkuntza-laguntza eta errefortzua adingabeei, baita familiak sentsibilizatzea ere seme-alaben eskolatzeak duen garrantziari buruz eta eskola sisteman sartu eta jarraitzeak dituen onurei buruz, (2) Emakume eta gazte ijitoen sustapena eta (3) Sentsibilizazioa, bitartekaritza eta sare-lana baliabide publikoekin. Proiektu bakoitzarentzat 72.000,00 euro eska daitezke gehienez.

F.–Nahasmendu mentala dela-eta tratamendua jasotzen duten pertsonak gizarteratzeko proiektuak, aldi berean gizartean baztertuta egoteko bestelako faktore batzuk badaude. Horretarako, 118.705,00 euro egonen dira. Proiektu bakoitzarentzat 42.000,00 euro eska daitezke gehienez.

Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen onuradun izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea, bakoitzaren izaera juridikoaren arabera, eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, erregelamenduz dagokien administrazio erregistroan inskribatuta egotea.

b) Irabazi-asmorik ez edukitzea.

c) Bere estatutuetan jasota izatea, berariazko helburuen artean, esku-hartze sozialeko lana egitea, proiektua zer modalitaterako eskatzen den, modalitate horrekin lotura duen esparruan.

d) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

e) Ez egotea dirulaguntzak eskuratzeko gaitasunaz gabeturik ebazpen irmoan ezarritako zehapenaren ondorioz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legeetan, Dirulaguntzei buruzko Foru Legean edo zergei buruzko lege orokorretan ezarritakoaren arabera.

f) Dirulaguntzen onuraduna izateko gainerako debeku-egoeretan ez egotea, zeinak jasotzen baitira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean.

Laugarrena.–Proiektuek bete beharreko baldintzak.

Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdi honetako 1. oinarriko xede eta helburuetarako eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluko printzipioetarako egokiak izatea.

b) Jarduera horiek 2022an egitea. Kontzesioaren ebazpena ematen den eguna hartuko da jardueren hasiera eguntzat, salbu eta entitate onuradunak berariaz lehenagoko bat adierazten badu, betiere deialdiaren urte naturalaren barnean.

c) Bigarren oinarriak ezartzen dituen eskaeraren gehieneko mugak ez gainditzea.

d) 6. oinarrian aipatzen diren zeharkako kostuak, dirulaguntzaren kargura aplikatu eta aurrekontuan sartzen direnak, ezin izanen dira haren %12,5etik gorakoak izan.

Bosgarrena.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz aparte beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, nazionalek edo atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin.

2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua.

Seigarrena.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak direnak eta deialdiaren epean egiten direnak. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

2. Gastu horiek 2022ko abenduaren 31ra arte egindako ondasun-emateenak edo zerbitzu-prestazioenak izanen dira, eta 2023ko otsailaren 10erako ordainduak egon beharko dira.

3. Honako kontzeptu hauek jasotzen ahal dute dirulaguntza:

A) Proiektuko jarduerak egiteko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak:

a.1) Higiezinen alokairuak eta haiek erabiltzeak ekartzen dituen gastu arruntak. Entitatearen egoitzan egiten diren jardueren kasuan, hura alokatuta badago, entitatearen jarduera guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Aipatutako gastu arruntak zuzeneko gastu gisa diruz lagundu ahal izateko, jarduera horretarako bakar-bakarrik erabiltzen den lokal batean egin beharko da.

a.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak.

a.3) Langileen gastuak. Horien artean sartzen ahalko dira soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa.

Langile gastuentzako dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritako bera izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen gizarte-langileei dagokiena baino handiagoa.

a.4) Bidaiak eta dietak. Langileen mugigarritasunari lotutako gastuak dira, jarduerak egitearekin lotura zuzena dutenak, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa). Bankuko transferentziaren bidez justifikatuko dira bidaietarako eta dietetarako gastuak.

a.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazioari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko. Bankuko transferentziaren bidez justifikatuko dira.

a.6) Finantza gastuak. Sail honetan sartuko dira erakundeak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barnean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, dirulaguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak).

Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, 2.000 euroko dirulaguntza emanen da gehienez. Entitateak dirulaguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko.

Dirulaguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku erakundeari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, ehuneko hori arteko hainbanaketa eginen da.

a.7) Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) zenbatekoa kenduko da, hura jasanarazten ahal bada, hau da, berreskuratu edo konpentsatzen ahal denean.

B) Zeharkako gastuak.

Proiektuaren zeharkako kostuengatik dirulaguntzari %12,5eko edo hortik beherako zenbatekoa aplikatzen ahalko zaio. Zeharkako kostu horiek entitate onuradunaren funtzionamendu gastu orokorrak izanen dira, alegia: bestelako langile gastuak, lokalenak, bulegoko materialenak eta bestelako gastu arruntak. Beharrezkoa bada, COVID-19aren pandemiak ekarritako gastu gehigarriak ere sar daitezke (norbera babesteko ekipamenduak, etab.). Zeharkako gastuen %75 gutxienez Nafarroan egindako gastuak izanen dira.

Zeharkako kostuetatik, entitate onuradunak dirulaguntzaren xede den jarduerari egotziko dio zati egokia, guztiek onartzen duten kontabilitateko printzipio eta arauei jarraituz kalkulatua, eta, betiere, halako kostuak jarduera benetan egin den aldiari dagozkion heinean.

3. Ez dira inola ere gastu diruz lagungarritzat hartuko ekipamendu eta ondasun inbentariagarriak, ez eta eraikuntzako materialak, protokoloko eta luxuzko gastuak (otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, etab.) eta amortizazioak ere. Dena dela, Nafarroako Gobernuak edo NASUVINSA sozietate publikoak harrerak egiteko lagatzen edo errentan ematen dituen etxebizitzetarako etxetresna elektrikoak eta oinarrizko altzariak erosteko gastuak eta etxebizitza horien mantentze eta konpontze lanen ondoriozkoak bai onartuko dira zuzeneko gastu gisa, baldin eta 1.000,00 eurotik gorakoak ez badira.

Zazpigarrena.–Eskabideak aurkeztea.

1. Entitate eskatzaile bakoitzak bigarren oinarrian ezarrita dauden jarduketa modalitateetatik bitarako dirulaguntza eskatzen ahalko du bakarrik.

2. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Eskaerak telematikaren bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan.

Erregistroaren funtzionamendu okerrak aurkezpen telematikoa egitea eragozten duen kasuetan bakarrik onartuko dira aurkezpen ez telematikoak Eskubide Sozialetako Departamentuaren Erregistroetan (González Tablas 7, 31005 Iruña) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietan, behin eragozpen hori gertatu dela frogatuta.

Horrez gain, eskaerak Nafarroako Gobernuarenak ez diren beste erregistro ofizial batzuetan aurkezten badira, aurkezpen horren berri eman beharko diote unitate kudeatzaileari, mezu elektronikoa bidaliz sincluss@navarra.es helbidera, aurkezpenaren egunean berean.

Posta bulegoen bitartez aurkezten diren eskaeren kasuan, Posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan ezarritako zehaztapenak bete beharko dira. Entitate eskatzaileek sincluss@navarra.es helbidera egun berean mezu elektroniko bat bidaliz iragarriko dute eskaera bidali dela.

4. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Zortzigarrena.–Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Entitate eskatzaileek Nafarroako Gobernuko eskabide orokorra aurkeztu beharko dute, honako agiri hauekin batera (eskaera telematikoki eginen da):

A) Entitate eskatzailearen dokumentazioa:

a.1) Entitatearen estatutuak.

a.2) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Entitateak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza bat ireki dela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Bata zein bestea aurkeztu, ziurtagiriak urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du, deialdi hau argitaratzen den egunean.

a.3) Identifikazio fiskaleko txartela.

a.4) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak emana, erakusten duena entitateak, haren administratzaileek eta ordezkariek ez dutela inolako debekurik urratzen dirulaguntzen onuradun izateko (debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan jasota daude) eta, orobat, ez direla zehatuak izan ez emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan, ezta zerga arloan ere.

a.5) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena egunean dituela indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak.

a.6) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak egunean dituela.

a.7) Dirulaguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzeko agiria eta pertsona horren Nortasun Agiri Nazionala.

a.8) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia bada, edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada.

a.9) Hala behar izanez gero, eta 14. oinarrian xedatutakoari dagokionez, dirulaguntzaren helburuak betetzeko diru funtsak aurretiaz behar direla frogatzeko txostena, baita seigarren oinarriko “finantza gastuak” izeneko a.6 puntuan xedatutakoaren ondorioetarako ere.

a.10) Entitate eskatzaileek nahi izanez gero aurkezten ahal dute, dirulaguntza eskaerarekin batera, gardentasun betebeharra betetzeko behar den informazioa, deialdi honen hemezortzigarren oinarrian araututa dagoena. Informazio hori eskabidearekin batera aurkezten ez badute, dirulaguntza jasotzen duten entitateek hamar eguneko epea izanen dute informazio hori aurkezteko, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.

B) Balorazioa egiteko dokumentazioa:

b.1) Proiektuaren memoria inprimaki ofizialean, euskarri informatikoan aurkeztuta. Eredua interesdunen eskura egonen da Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzuen katalogoan (www.nafarroa.eus / Laguntzak eta bekak) eta helbide elektroniko honetan: sincluss@navarra.es.

b.2) Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ez da beharrezkoa izanen eskatutako dokumentuak aurkeztea horiek dagoeneko administrazioaren esku badaude edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak badira, baldin eta interesdunak adierazi badu haiek kontsultatu edo eskuratzeko adostasuna.

Aurreko paragrafoan ezarritakoari begira, dokumentazioaren bost urteko antzinatasuna errespetatuko da, kasuan kasuko espedientea bukatzen denetik. Kasu horietan, agirietan aldaketarik izan ez bada, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariaren aitorpen bat aurkezten ahal du, inguruabar hori azaltzeko; entitateek pertsonifikatzeko formula juridikoa baizik aldatu ez badute, alderdi hori entitatearen estatutuetan frogatuta izan beharko da.

39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ulertuko da ematen ez diren datuak eta agiriak kontsultatzea edo eskuratzea baimendua dela, non eta prozeduran ez den espresuki interesdunaren aurkakotasun jasotzen edo aplikatzekoa den lege bereziak ez duen eskatzen berariazko adostasuna ematea.

Bederatzigarrena.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin.

2. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak tramitatuko ditu eskaerak, eta, instrukzio organo gisa, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzua arituko da. Horrexek egiaztatuko du dirulaguntzak hartzeko betebeharrak betetzen diren, eta eskaerak ofizioz baloratuko ditu, oinarri hauen arabera.

3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, ondotik aipatzen diren kasuetan interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo aginduzko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusita dagoenari jarraikiz:

a) Eskabidean identifikazio daturik ez dagoenean, dela eskatutako dirulaguntzari dagozkionak, dela entitate eskatzaileari buruzkoak.

b) Zortzigarren oinarriaren A apartatuko dokumentazioan akatsak edo hutsak izatea.

c) Aurrekontua aldatu beharra dakarten arazoak daudenean (akats aritmetikoak, okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk). Horren ondorioz, gauzak argitzeko eskatzen ahalko da, eta instrukzio organoak aldaketak edo murrizketak ezartzen ahalko ditu akats edo datu zehaztugabe horiei aurre egiteko.

d) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan ezarritako kasuetako edozeinetan.

Bestelako kasuetan, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari dagokionez, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.

Hamargarrena.–Eskaeren balorazioa eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

1. Eskaerak bereiz eta bakoitza bere aldetik baloratuko dira, bere modalitatearen arabera (2. oinarrian adieraziak), 0tik 100 puntura arteko eskalan, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

2. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 60 puntu lortu beharko dituzte. Horietarik 50, gutxienez, II. eranskineko ‘B” atalean.

3. Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatu eta onartzen den aurrekontuaren %100 adinakoa izanen da.

4. Modalitateren batean positiboki baloratzen diren eskaeretako guztirako zenbatekoak aurrekontuetan modalitate horretarako ezarritako dirua gainditzen badu, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira. Prozedura horren arabera dirulaguntza eskuratzen ahal duen azken proiektuarentzat eskatutakoak gainditzen duenean hura finantzatzeko dagoen zenbatekoa, dirulaguntza ematea proposatuko da haren kontzesioa eraginkorra bada, eta horretarako 11. oinarriko 2. apartatuan aurreikusitako tramiteari jarraituko zaio.

5. Jarduketaren modalitate berean proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortu eta aurrekontuan krediturik ez dagoen kasuan, II. eranskineko B atalean puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna. Berdinketak irauten badu, proiektuak baloratzeko irizpideen B1 atalean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da.

6. Modalitateren batean aurrekontuan izendatutako kreditua agortzen ez bada, soberakina gainerako modalitateen artean banatuko da, kreditua agortu arte, lehentasun ordena honi jarraituta: B, D, F, C, E eta A.

Hamaikagarrena.–Alegazioen tramitea.

1. Instrukzio organoak proposamen-txostena eman aurretik, erakunde interesdunei entzuteko tramitea egin daiteke, jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluari.

2. Baldin dirulaguntzaren proposamenaren zenbatekoa txikiagoa bada aurkeztutako eskaeran ageri dena baino, instrukzio organoak eskatzen ahal du eskaera berregiteko, konpromisoak eta baldintzak egokitu daitezen ematen ahal den dirulaguntzaren arabera, betiere hasierako xedea eta ezaugarriak errespetaturik. Aldatutako proiektu horren aurrekontua ez da txikiagoa izanen proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoaren eta, halakorik badago, hasiera batean antzeko baldintzetan aurreikusitako kofinantzaketen batura baino (eskaeran ageri den kofinantzaketaren portzentaje bera mantenduko da).

Hamabigarrena.–Prozeduraren ebazpena.

1. Prozeduraren instrukzioa bukatuta, eta aurkeztutako eskaerak ebazteko proposamena egin ondoren, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiari dagokio ebazpena ematea, erabiliz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak.

2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea bi hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

3. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira: dirulaguntzak zer eskatzaileri esleitu zaizkien, laguntzen helburua, zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak, Dirulaguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Hamahirugarrena.–Jakinarazpena eta argitalpena.

Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da.

Hamalaugarrena.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordainduko da dirulaguntza, hau da, ordainketa bakar batean ebazpenarekin batera, irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek aski baliabiderik ez dutenean diruz lagundutako jarduera behin-behinekoz finantzatzeko, baldin eta hori behar bezala frogatzen badute.

Horretarako, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioaz gainera, entitateak funtsen beharra frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du, honako hauek erantsita: behar hori frogatzen duen txostena, ordezkariaren ziurtagiri bat, agertzen dituena entitatearen izenean dauden banku kontuak, bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta diruzaintzako fluxuen hileroko aurreikuspen bat, kobrantzak, ordainketak, maileguak eta abar zehazten dituena, edo dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.

2. Ordainketa aurreratua egitea bidezkoa ez den kasuetan, jarduera egin dela justifikatu ondoren ordainduko da dirulaguntza, 15. oinarrian adierazitakoari jarraikiz. Ordainketa partzialak egiten badira, ordainketa proportzionalak izanen dira, behin gastuak eta kofinantzaketa –horrelakorik bada– justifikatu ondoren.

Hamabosgarrena.–Justifikazioa.

1. Entitate onuradunek, eskabidearekin batera, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzeari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dute (partziala edo azkenekoa, zer dagokion), inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan. Eredua Nafarroako Gobernuaren webgunearen Zerbitzuen katalogoan eskura daiteke (www.cfnavara.es), baita helbide elektroniko honetan ere: sincluss@navarra.es.

Diruz lagundutako proiektu guztietan aurkeztu beharko da proiektuaren gauzatzeari buruzko txosten bat, bai eta parte-hartzaileen zerrenda bat ere euskarri informatikoan, ekainaren 30ean, edo proiektua gauzatzeko ezarritako denboraren erdia iragan denean, urtarrilean hasi ez diren proiektuen kasuan.

Orobat, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak edozein unetan eskatzen ahal du informazio osagarria proiektuaren bilakaerari buruz.

2. Azken txostenak edo txosten partzialak justifikazio kontuaren itxura izanen du, eta gastua justifikatzen duten agiriekin batera aurkeztuko da. Hurrengo alderdi hauek jasoko ditu:

a) Aurreratu ez diren dirulaguntzen tarteko ordainketak eta/edo azken ordainketa egiteko txosten partzialak:

a.1) Proiektuaren bilakaerari buruzko tarteko txosten laburra, ezarritako ereduaren araberakoa, kronograma batean diruz lagundutako jardueren exekuzioa adieraziz, finkatutako helburuen (orduak, parte-hartzaile kopurua, etab.) eta gastatutako diru kopuruaren arabera. Tarteko txosten horiek aurkezturik ere, programaren memoriak osorik aurkeztu beharko dira hura bukatutakoan.

a.2) Diruz lagundutako proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda, honako hauek zehaztuta: agiri zenbakia, kontzeptua, jaulkitzailea, igorri zeneko data, zenbatekoa eta egiazki noiz pagatu den. Zerrenda horrekin batera, gastuaren eta ordainketaren frogagiriak modu digitalean aurkeztu beharko dira, lehen aipatutako gastuen zerrendan deskribatutako ordenari jarraikiz. Entitatearen ordezkariaren zinpeko aitorpena gehituko da, non jasoko baita egotzitako gastuak dirulaguntza honetara baizik ez direla aurkezten.

Egiaztagiri gisa, erreziboak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan emailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua adierazi beharko dira, jarraikiz apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari, horren bidez onetsi baitzen fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua.

Ordainketen frogagiri gisa, diruz lagundutako jarduketak ordaindu izana justifikatzen duten banku agiriak bakarrik onartuko dira (eskudiruzko ordainketak ez dira onartuko).

Organo kudeatzaileak posta elektronikoz bidali beharko die entitateei onartutako gastuen zerrenda, haiei dagozkien aldaketak barne, baldin badaude, eta sinadura digitalaren bitartez sinatu beharko du onartu den dokumentazioa Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean aurkeztu dela egiaztatuz, jasotako dirulaguntza justifikatzeko.

a.3) Konpentsatutako BEZik bada, haren aitorpena.

a.4) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena egunean dituela indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzarekin ezartzen dizkion eginbeharrak.

a.5) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak egunean dituela.

a.6) Dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileen lan-kontratuak eta dagokien ikasketa tituluak, aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak ez baditu.

a.7) Entitateak egindako ziurtagiria, proiektuan benetan aritu diren langileen gastua egiaztatzeko.

a.8) Proiektuari atxikita dauden entitateko langileen hileko nominen laburpenak.

a.9) Entitateak egindako ziurtagiria, justifikazioko kontuan egotzitako zeharkako gastuen portzentajea egiaztatzeko.

b) Azken txostena, eredu ofizialaren araberakoa, proiektua bukatu ondoan:

b.1) Proiektuaren exekuzioari buruzko txosten teknikoa, eredu ofizialaren arabera prestatua, gutxienez honako atal hauek jasoko dituena, aurkeztutako proiektuan adierazitakoarekin bat:

–Lortutako helburuen zehaztapena.

–Lortutako emaitzak.

–Egindako jarduerak.

–Egindako jarduerak egiaztapen iturriak.

b.2) Proiektuaren emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak), kontzeptuen arabera sailkatuta.

b.3) Diruz lagundutako proiektuaren justifikazio ekonomikoa, oinarri honen 2.a) apartatuan hurrengo ordainketak egiteko ezarritako baldintza beretan.

b.4) Onetsitako aurrekontua eta gauzatutakoa erkatzen dituen taula, izan diren desbideratzeak adierazita.

b.5) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita justifikazioko kontuan inputatutako zeharkako gastuen portzentajea eta jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

b.6) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baitira proiektuko langileek finantzaturiko programetan egin dituzten lanaldiak, eta proiektuari benetan egotzitako langileria gastuak.

b.7) Proiektuari atxikita dauden entitateko langileen hileko nominen laburpenak.

b.8) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzaturiko ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena egunean dituela indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkioten eginbeharren ordainketak.

b.9) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak egunean dituela.

b.10) Urteko 190 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jarduerarenak eta sarienak), eta urteko 180 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak).

b.11) Justifikatzen den gastua ez bada iristen aurreratutako edo kontura ordaindutako guztizko zenbatekora, frogagiri bat aurkeztu beharko da erakusteko diru-sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako Departamentuaren alde, aurreratutako edo kontura ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa, deusetan galarazi gabe dirulaguntzaren espedientea ixten duen ebazpenean ezartzen dena. Diru-sarrera horren bidez entitateak adieraziko du itzuli duen zenbatekoari uko egiten diola.

Entitate onuradunak organo kudeatzaileari eskatuko dion ordainketa-gutunaren bidez eginen da diru-sarrera hori.

b.12) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, finantzatutako proiektuaren gauzatzearen edo bilakaera onaren berri emateko.

3. Aurreko puntuetan aipatutako agiri guztiak telematika bidez aurkeztuko dira.

4. Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts berekiekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatu direnean, azken justifikazioan –edo justifikazio partzialetan, hala badagokio– dirulaguntza horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira, eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela. Bestela, ordaindutako zati proportzionala itzuli beharko da.

5. Dirulaguntzaren ordainketa aurreratua aukeratu duten entitateen kasuan izan ezik, 2022ko abenduaren 31 azken eguna izanen da azken justifikazio partziala aurkez dezaten justifikazio eta txosten partzialak aukeratu dituzten entitateek. Era berean, justifikazio partzialik egin ez duten entitateek adierazitako data baino lehen aurkeztu beharko dute.

6. Kasu guztietan, azken memoria, beranduenez, 2023ko otsailaren 10ean aurkeztu beharko da, egun hori barne.

7. Taula hauetan ageri dira, laburbilduta, egoerak, epeak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

EGOERA/EPEAK

DOKUMENTAZIOA

JUSTIFIKAZIO PARTZIALAK EDO OSOAK AURRERAKINIK JASO EZ BADA

AZKEN JUSTIFIKAZIOA / MEMORIA

Aurkezteko epea

Aurkeztu beharreko agiriak

Azken urtea

Aurkeztu beharreko agiriak

Dirulaguntza aurrerakinarekin

-

-

2023-02-10

–Azken memoria teknikoa

–Azken justifikazio ekonomikoa

Aurreratu gabeko dirulaguntza eta justifikazio partzialen aukera

Entitateek erabakiko dute noiz; 2022ko abenduko azken astean aurkeztu beharko dute ordainketarako eskubidea duen azken justifikazioa

–Txosten tekniko partziala

–Justifikazio ekonomikoa

2023-02-10

–Azken memoria teknikoa

–Azken justifikazio ekonomikoa

Aurreratu gabeko dirulaguntza eta azken justifikazio partzial bakarraren aukera

2022ko abenduko azken astea

–Txosten tekniko partziala.

–Justifikazio ekonomikoa

2023-02-10

–Azken memoria teknikoa

–Azken justifikazio ekonomikoa.

AURKEZTEKO EPEA

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Diruz lagundutako proiektu guztiak

–2022ko ekainaren 30a, edo proiektua gauzatzeko ezarritako denboraren erdia iragan denean, urtarrilean hasi ez direnen kasuan.

–Proiektuaren gauzatze mailari buruzko txostena.

–Parte-hartzaileen zerrenda.

Hamaseigarrena.–Hornitzaileak hautatzea eta azpikontratatzea.

1. Entitate onuradunak hirugarrenekin kontratatzen ahalko du dirulaguntzaren xede den jardueraren exekuzio partziala; horretarako, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 erabiltzen ahalko du gehienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Dirulaguntzaren xede den jarduera berez egin ahal izateko onuradunak egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.

2. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako portzentajeekin eta zehaztapenekin bat, azpikontratazioa egitean, gehienbat desgaitasuna duten langileek edo gizarte-bazterketa egoeran daudenek osatutako enpresei edo entitateei emanen diete lehentasuna entitate onuradunek, baldin eta entitate horiek egiten ahal dituzten prestazio edo jarduerak badira, nolakoak diren ikusita. Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, arrazoibidez justifikatu beharko du dirulaguntza kudeatzen duen zerbitzuan.

3. Hala xedatzen baitu bere 28.3 artikuluan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000,00 euro baino handiagoak badira, organo emaileari frogatu beharko diote enpresa edo entitate hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Entitate onuradunak kontsulta-tramite horren gaineko dokumentazioa eta dagozkion eskaintzak gorde beharko ditu, eta kontu horiek guztiak agiri bidez frogatu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratuak indarra hartu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapena arrazoitzeko txosten labur bat aurkeztuko da.

4. Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak.

Hamazazpigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Proiektu baterako dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera eta aurkeztutako eta diruz lagundutako proiektuan hartutako konpromisoak betez, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea. Gauzatze horretan sartzen da, betiere, proiektua osatzen duten jarduerak kudeatzea eta zuzentzea, baita beharrezkoak diren baliabideak jartzea ere.

b) Oinarri arautzaile hauetan aipatutako tarteko eta amaierako egiaztagiriak aurkeztea, bai eta proiektua gauzatzeari buruzko txostena ere, diruz lagundutako programan parte hartu dutenen zerrenda erantsita, ezarritako eredua baliatuta.

Nolanahi ere, pertsonei buruzko datuak (programen azken onuradunenak eta esku hartzen duten profesionalenak etab.) sexuaren arabera bereizita eman beharko dira.

c) Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuari jakinaraztea proiektuari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

d) Diruz lagundutako proiektuen zabalkundea eta publizitatea egitean, diruz lagundutako entitateek dirulaguntza nork eman dien adierazi beharko dute, bat etorriz Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak uztailaren 2an emandako 212/2010 Foru Aginduan ezarritakoarekin. Gainera, foru agindu horren 2. artikuluaren baldintza orokorrak eta 4.1.b) artikuluaren berariazko baldintzak bete beharko dituzte. Horrenbestez, proiektuaren komunikazio elementu orotan Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta hark “finantzatutako proiektua” testua agertuko dira, edo hark “osorik finantzatutako programa”, finantzazioa proiektuaren kostu osora iristen bada.

e) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

f) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako eta/edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza eman duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

g) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

h) Justifikazio kontuak aurkeztea ezarritako ereduaren arabera.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

j) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, jasotako funtsak itzultzea.

k) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

l) Eskubide Sozialetako Departamentuaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzean nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %10eko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu, betiere aurtengo azaroaren 30a baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo azken txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernuarenak ez diren finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

m) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza bat izatea diruz lagundutako programa gauzatzeko.

Hemezortzigarrena.–Gardentasun betebeharra.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude arau honetan ezartzen diren gardentasun betebeharrak betetzera, baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.

Foru lege horren 12.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute 10 eguneko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Kargudunen zerrenda eta haien dedikazio araubidea.

c) Entitateak kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu.

d) Entitate onuradunaren urteko kontuak.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio.

Entitateak ez badu gardentasun betebeharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Erakundeak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, erakundeak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Aurrekoa galarazi gabe, errekerimendua eginez gero, entitate onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

Galarazi gabe entitate onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak, entitateak azkenean ez badu betebehar hau betetzen, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, jarraikiz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari.

Hemeretzigarrena.–Ez-betetzeak.

1. Dirulaguntzaren ordainketa osoa edo partziala jasotzeko eskubidea galduko da edo, kasua bada, hartutako zenbatekoa osorik edo partez itzuli beharko da baldin eta proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

2. Ez-betetzetzat hartuko da proiektuan aurkeztutako konpromisoak ez konplitzea parte-hartzaileen kopuruari dagokionez, haien profilari dagokionez, proiektuko jardueren iraupenari dagokionez, deribazio iturriei eta abarri dagokienez, eta bereziki dirulaguntza lortzeko puntuazio erabakigarria ematen duten konpromisoei dagokienez.

3. Aurrekoa gorabehera, entitate onuradunak ia osorik betetzen baditu dagozkion betebeharrak eta frogatzen badu bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia duela, proportzionaltasun-printzipioari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa edo dirulaguntzaren azken ordainketatik gutxitu beharrekoa, ikusita dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren.

4. Ez-betetzeetan maila desberdinak egonen dira, honako hauen arabera:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Baldin azken justifikazioan ez-betetze formalak baino ez badira gertatzen, kontuan hartuko da zenbat egunez aurkeztu diren dagozkion dokumentuak epez kanpo, eskala honen arabera:

–Egun baliodun batetik hirura bitarteko atzerapena: %5eko murriztapena arte.

–Lau eta sei egun baliodun arteko atzerapena: %50eko murriztapena.

–Sei egun baliodunetik gorako atzerapena: dirulaguntza osoa itzultzea edo galtzea.

4. Aurreko apartatuetan xedatutakoa galarazi gabe, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluko III. kapituluan xedatutakoari. Dirua itzultzea eskatzeko prozedura ebatzi beharko da hura hasten denetik 12 hilabeteko epean.

Hogeigarrena.–Bidezko diren administrazio errekurtsoak.

1. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin.

2. Aplikazio egintzen aurka eta ebazpenaren aurka (berariazkoa edo presuntziozkoa) gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

Hogeita batgarrena.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

II. ERANSKINA

Gizarte-inklusiorako proiektuak baloratzeko irizpideak

A.–Egokitasun instituzionala (%18) (18,00 puntu).

a.1.

Oinarri soziala eta ezarpena Nafarroan

(3,00 puntu arte)

a.1.1.

Jarduera urteak, erregistroko inskripzioaren arabera

(0,10 puntu, urteko)

(1,00 puntu bitarte)

a.1.2.

Bazkide kopurua, eskala honen arabera

(1,00 puntu bitarte)

>300 bazkide

1,00 puntu

50-300 bazkide

0,50 puntu

<50 bazkide

0,00 puntu

Fundazioen kasuan

0,50 puntu

a.1.3.

Entitateko zuzendaritza edo ardura karguetan dagoen emakume kopurua, eskala honen arabera:

(1,00 puntu arte)

%50 eta hortik gora

1,00 puntu

%20tik gora eta %50etik behera

0,50 puntu

<%20

0,00 puntu

a.2.

Gaitasun finantzarioa

(7,00 puntu arte)

a.2.1.

Aurreko urteko emaitza ekonomikoen azterketa (entitatearen diru-sarreren eta gastuen arteko aldea)

(3,00 puntu arte)

Superabita (Diru-sarr. > Gast.)

3,00 puntu

Oreka (Diru-sarr. = Gast.)

2,00 puntu

Defizita %10etik beherakoa [(Diru-sarr.- Gast.)/Gast. < -%10]

1,00 puntu

Defizita %10etik gorakoa

0,00 puntu

a.2.2.

Entitatearen aurreko urteko finantzabideen azterketa

(4,00 puntu arte)

Finantzabide pribaturik bada, eskala honen arabera

(2,00 puntu arte)

Diru-sarrera guztien %30 baino gehiago

2,00 puntu

Diru-sarrera guztien %15 baino gehiago

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

Finantzabide asko badaude, eskala honen arabera

(2,00 puntu arte)

> 4 finantzabide ezberdin, Nafarroako Gobernuaz gainera

2,00 puntu

Nafarroako Gobernuaz gainera, > 2 finantzabide ezberdin

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

a.3.

Gaitasun operatiboa eta esperientzia gizarte-inklusioaren arloan

(8 puntu arte)

a.3.1.

Azkeneko 4 urteotan gizarte-inklusioaren arloan egindako jarduera/proiektu kopurua

(0,50 puntu proiektuko; proiekturik ez badago, 0,00 puntu)

(2,00 puntu arte)

a.3.2.

Entitateak kontrataturiko pertsonak

(0,50 puntu lanaldi oso bakoitzeko; lanaldia laburragoa bada, proportzioan dagokiona)

(2,00 puntu arte)

a.3.3.

Prestakuntzako praktiketan ari diren pertsonak

(2,00 puntu arte)

a.3.4.

“Auditoretza soziala” egiten dute edo kalitate sistema homologatua dute

(1,00 puntu arte)

a.3.5.

Genero berdintasunerako plan bat ezarria dute

(1,00 puntu arte)

B.–Proiektuaren kalitate teknikoa (%82) (82,00 puntu gehienez).

b.1.

Proiektuaren koherentziaren azterketa

(33,00 puntu arte)

b.1.1.

Oinarria eta jarduteko eremua

(5,00 puntu arte)

Guztiz koherentea da

5,00 puntu

Bi alderdietako batean bakarrik dago koherentzia

3,00 puntu

Inkoherentea da, edo oso gutxi zehaztuta dago

0,00 puntu

b.1.2.

Helburuak

(5,00 puntu arte)

Guztiz koherenteak dira, eta ongi zehaztuta daude

5,00 puntu

Inkoherenteak dira, edo oso gutxi zehaztuta daude

3,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.1.3.

Jardueren deskribapena

(5,00 puntu arte)

Zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Hala-holakoa. Ez daude zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez daude deskribatuta (aipatuak besterik ez)

0,00 puntu

b.1.4

Espero diren emaitzak

(5,00 puntu arte)

Zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Hala-holakoa. Ez daude zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez dira bete

0,00 puntu

b.1.5.

Jardueren egutegia

(5,00 puntu arte)

Zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Hala-holakoa. Ez dago zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.1.6

Helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentziaren azterketa

(8 puntu arte)

Hau da, helburuen, jardueren eta emaitzen artean koherentziarik ba ote dagoen aztertuko da: jarduera horiek eginez emaitzak lortzen direnetz eta emaitza horiek lortuz helburuak betetzen direnetz, kontuan hartuz, batetik, ingurunea, eta bestetik, helburuak eta jarduerak diseinatzeko oinarriak: 0 puntutik 8ra arteko eskala kualitatibo batean neurtzen da, sailkapen honen arabera:

Erabateko koherentzia dago helburuen, emaitzen eta jardueren artean:

8,00 puntu

Jardueren eta emaitzen artean bakarrik dago koherentzia:

6,00 puntu

Jardueren eta helburuen artean bakarrik dago koherentzia:

4,00 puntu

Helburuen eta emaitzen artean dago koherentzia:

2,00 puntu

Inkoherentea da:

0,00 puntu

b.2

Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztapen iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua)

(6,00 puntu arte)

b.2.1.

Adierazleak

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.2.

Egiaztapen iturriak

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.3

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.

Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(12,00 puntu arte)

b.3.1

Giza baliabideen egokitasuna (profil teknikoen definizioa eta esleitutako eginkizunak baloratuko dira)

(3,00 puntu arte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-holakoa

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.2.

Boluntariorik ba ote den, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.3.

Baliabide tekniko egokiak izatea (materialak, lokalak)

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.4

Aurrekontuaren xehakatze egokia

(3,00 puntu arte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-holakoa

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.5

Kofinantzaketa izatea, eskala honen arabera

(2,00 puntu arte)

NGtik kanpoko ekarpena ≥ %20

2,00 puntu

NGtik kanpoko ekarpena ≥ 5% eta < %20

1,00 puntu

Ez dago NGtik kanpoko ekarpenik edo %5etik beherakoa da

0,00 puntu

b.4.

Proiektuaren osagarritasuna eta koordinazioa beste entitate batzuekin eta beste gizarte baliabide batzuekin

(10,00 puntu arte)

b.4.1.

Oinarrizko Laguntzako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta/edo auzo unitateekin edo beste baliabide publiko batzuekin aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du

(5,00 puntu arte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.4.2.

Aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du entitate eskatzailearen antzeko ezaugarriak dituzten entitateekin

(5,00 puntu arte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.

Pertsona onuradunen parte-hartzearen azterketa

(17,00 puntu arte)

b.5.1.

Profilaren azterketa eta zenbatespen kuantitatiboa

(4,00 puntu arte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.5.2.

Pertsonak sartzeko erabilitako prozedura

(5,00 puntu arte)

Hauen bidez soilik: oinarrizko laguntzako oinarrizko gizarte zerbitzuak, gizarte zerbitzuen zentroak edo beste baliabide publiko batzuk

5,00 puntu

Gehienbat hauen bidez: oinarrizko laguntzako oinarrizko gizarte zerbitzuak, gizarte zerbitzuen zentroak edo beste baliabide publiko batzuk

3,00 puntu

Batez ere Gizarte Ekimeneko Entitateen bidez

2,00 puntu

Ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.3.

Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko bideak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak)

(3,00 puntu arte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

Hala-holakoa

Desegokia

2,00 puntu

1,00 puntu

0,00 puntu

b.5.4.

Jardueretan parte hartzen duten emakumezkoen ehunekoa

(5,00 puntu arte)

%75 eta gehiago

5,00 puntu

%50etik %75era bitarte

2,00 puntu

<%50

0,00 puntu

b.6.

Proiektua zer lurralde eremutan gauzatzen den

(4,00 puntu arte)

(Esku-hartzearen dibertsifikazioa Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan, proiektua gauzatzen den kokagunearen arabera):

Iruña eta Iruñerria ez den Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean bakarrik

4,00 puntu

Iruñean edo Iruñerrian eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako lurraldean

3,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean eta/edo Iruñerrian

2,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean

1,00 puntu

Iragarkiaren kodea: F2203590