65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Aristregiko herri-lurretako belardien aprobetxamendua enkantean

Txulapaingo Udalak honako belar hauen aprobetxamendua eskaintzen du:

1. lotea.–Aristregi-A eremua: 3.744,65 euro (BEZik gabe); hori da estali beharreko gutxieneko hasierako prezioa.

2. lotea.–Aristregi-B eremua: 2.599,81 euro (BEZik gabe); hori da estali beharreko gutxieneko hasierako prezioa.

Fidantza: enkantean parte hartu ahal izateko, lizitatzaileek hasierako prezioaren %2 behin-behineko fidantza gisa utzi izanaren frogagiria aurkeztu beharko dute:

1. lotea.–Aristregi-A eremua: 74,89 euro, guztira.

2. lotea.–Aristregi-B eremua: 52,00 euro, guztira.

Baldintzak: Txulapaingo Udalean daude, Markalainen. Kontratazio atarian argitaratuko da.

Adjudikazioa eginen da enkante publiko bidez, eta Nafarroako Gobernuaren kontratazio atarian iragarriko da.

Eskaintzak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaintzak aurkezteko tokia: Txulapaingo Udala, dagokion eguneko 15:00ak arte.

Markalainen (Txulapain), 2022ko martxoaren 23an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2204348