65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Hiri jarduketako plan berezia, Goizuetako Udal Plan Orokorreko UE-5 unitatean. Hasierako onespena

2022ko martxoaren 18ko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zaio Xumar Bakero Olaizolak eta Ignacio Loiarte Eskuderok sustatutako Goizuetako Udal Plan Orokorreko UE-5 unitatearen hiri jarduketako plan bereziari.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Goizuetan, 2022ko martxoaren 18an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2204068