65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

UE I9 exekuzio unitatearen hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

Lehen alkateordearen martxoaren 17ko 12/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren proposamena UE I9 exekuzio unitaterako, eta jendaurrean jartzea erabaki, zertarako eta Fontellasko Udalari dagokion aprobetxamendua ordezteko haren diruzko baliokidearekin. Andrés Agorreta Arriazuk aurkeztu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bateginaren 25.1 artikuluari (testu bategin hori onetsi zen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluari (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera arte, 12:00etatik 14:00etara.

Fontellasen, 2022ko martxoaren 17an.–Lehen alkateordea, M.ª Érika Lasheras Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L2204033