65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Hiri-jarduketarako plan berezia Gazolazko U-13 unitatean, 3. poligonoko 87., 88. eta 89. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren martxoaren 17ko 99/22 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da hiri-jarduketarako plan berezia Gazolazko 3. poligonoko 87., 88. eta 89. katastro-lurzatietan, arau subsidiarioetako U-13 jarduketa unitatean. Gazólaz 2020 SLk sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2022ko martxoaren 17an.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2204026