65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Hiri-jarduketarako plan berezia Gazolazko 3. poligonoko U8-5 eta U8-8 azpiunitateetako 53. eta 373. lurzatietan. Behin betiko onespena

Hasierako onespena eman zitzaion Alkatetzaren 2021eko irailaren 16ko 338/21 Ebazpenaren bidez, eta hilabetez jarri zen jendaurrean tokiko prentsaren bidez eta 2021eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 30ean, argitaratuz.

Horrenbestez, Udalbatzak, 2022ko otsailaren 9an egindako bilkuran, aditzera eman du behin betiko eta isilbidez onetsi dela Hiri-jarduketarako plan berezia Gazolazko 3. poligonoko U8-5 eta U8-8 azpiunitateetako 53. eta 373. katastro-lurzatietan, Verónica Lorca Fouteretek eta Joaquín Ibáñez Ilundainek sustatua.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko onetsitako hirigintza araudiarekin batera, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da behin betiko onesteko erabakiaren kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela, aukeran eta/edo ageri diren hurrenkeran, eta bakoitzerako adierazten den epean, hau argitaratu eta biharamunetik hasita: berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean; edo errekurtsoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2022ko martxoaren 16an.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2204011