65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udaltzaingoko agente leheneko 9 lanpostu betetzeko kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko martxoaren 7ko ebazpen bidez onetsi zuen deialdia, honako oinarri hauekin bat:

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Iruñeko Udaltzaingoko Agente leheneko 9 lanpostu –funtzionario araubidekoak eta C mailakoak– betetzea, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez.

Lanpostu horiek izanen dira lehiaketako eta berariazko lehiaketako prozeduren bidez Udaltzaingoko Agente leheneko lanpostuak betetzeko eginen den lekualdatze-lehiaketaren ondorioz hutsik geratuko direnak, eta honako txanda hauetan banatuko dira:

a) 6 lanpostu barne-igoerako txandan, Iruñeko Udaleko Udaltzaingoko kideendako.

b) 3 lanpostu igoerako txanda irekian, ezarritako betekizunak betetzen dituzten Nafarroako Polizia guztietako kideei irekiak.

Barne-igoerako txandan probak gainditzen dituzten izangaien kopurua lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa baldin bada, txanda horretako probak gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek aukera izanen dute igoera-txanda irekiko lanpostuetarako lehiatzeko, betiere txanda horretako izangaiekin lehia garbiaren ondoren lortutako guztizko puntuazioari jarraikiz.

Barne-igoerako txandan betetzen ez diren lanpostu hutsak betegabetzat joko dira, behin gehituta –hala badagokio– txanda irekian bete gabe geratutakoak.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatutakoek Iruñeko Udaleko funtzionario eta Udaltzaingoko Agente lehen izaera hartuko dute; Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta bertan alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitako babesaren pean.

Deialdi honetako lanpostuetarako izendatutakoen artean Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den eskubide pasiboen eta osasun zein gizarte laguntzaren araubidean afiliatuta dauden funtzionarioek aukeratu ahal izanen dute bertan segitzea ala Gizarte Segurantzan afiliatzea.

1.3. Nafarroako Polizia Kidegoetako kideak kategoriaz igotzeko prestakuntza-ikastaroak egin bitartean zerbitzu berezietako egoeran aitortuak izan diren izangaiek, egoerak iraun bitartean jatorrizko lanpostuan aitortuak dituzten ordainsariak osorik jasoko dituzte Administrazio Publiko deitzailearen eskutik.

1.4. Lanpostuetarako izendatutako izangaiek Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean eta hori garatzen duten arauetan ezarritako eginkizunak bete, eta eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte.

1.5. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da.

2. oinarria.–Aplikatzekoak diren arauak.

Prozedura honako arau hauetan xedatutakoaren arabera gauzatuko da: Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua, Iruñeko Udaltzaingoaren antolakuntza eta funtzionamendu Araudia, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.

3. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte kategoriaz igotzeko lehiaketa honetan onartuak izateko:

3.1.1. Barne-igoerako txanda:

a) Gutxienez hiru urteko antzinatasuna izatea Iruñeko Udaltzaingoaren zerbitzuko udaltzain lanpostua jabetzan hartu zen dataz geroztik.

b) Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea igoera zein lanpostutik egin nahi eta horretan.

c) Batxilergoko, bigarren mailako Lanbide Heziketako edo horien titulu baliokidea edukitzea.

3.1.2. Igoerako txanda irekia:

a) Gutxienez hiru urteko antzinatasuna izatea, lanpostuaren jabetzaren datatik, polizia-agente lanetan, Nafarroako Polizia Kidegoetako batean.

b) Udaltzainak: Gutxienez hiru urteko antzinatasuna izatea, lanpostuaren jabetzaren datatik, udaltzain lanpostuan, eta egiaztatua izatea Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa gainditu izana, Polizia lanpostuan aritzeko eskatutakoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Nafarroako Segurtasun Eskolak emana.

c) Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea igoera zein lanpostutik egin nahi eta horretan.

d) Batxilergoko, bigarren mailako Lanbide Heziketako edo horien titulu baliokidea edukitzea.

3.2. Aurreko betekizunak bi txandetako izangaiek bete beharko dituzte parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean, eta mantendu lanpostua jabetzan hartzen den egunera arte.

4. oinarria.–Eskabideak eta aurkezteko epea.

4.1. Epea eta tokia, deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko:

a) Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta. Eskaerak aurkezteko ezarritako epea luzaezina izanen da.

b) Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskaera telematikoki aurkeztu beharko dute, Interneten bidez, www.pamplona.es helbidean, honako nabigazio bide honi jarraiki: “Izapideak eta lizitazioak’’, “Lan-eskaintzak’’, “Enplegu publikoa’’, “Enplegu publikoko deialdiak’’, deialdi honi dagokion aipamenean.

4.2. Eskaerak online aurkezteko unean, barne-igoerako txandako izangaiek (Iruñeko Udaltzaingoko kideek) eskaeraz gain honakoa aurkeztu beharko dute:

–Udalak ofizioz erantsiko du espedientean interesdunak gutxienez 3 urteko antzinatasuna duela lanpostuaren jabetzaren datatik, Iruñeko Udaltzaingoko polizia moduan, egiaztatzen duen agiria, eta interesdunaren administrazio-egoera eta eman dituen eta onartu zaizkion zerbitzuen berri ere emanen du.

–Deialdi honen I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera alegatzen dituzten merezimenduak egiaztatzeko agiriak. Baldin eta izangaiak aurkezten dituen merezimenduak Administrazio honen eskutan badaude, hala adierazi beharko da, eta berariaz azaldu zer prozeduratan dauden.

4.3. Eskaerak online aurkezteko unean, igoerako txanda irekiko izangaiek (Nafarroako Polizia Kidegoetako kideek eta Udaltzainek) eskaeraz gain honakoa aurkeztu beharko dute:

–Organo eskudunak emandako egiaztagiria, baieztatzeko interesdunak gutxienez 3 urteko antzinatasuna duela, lanpostuaren jabetzaren datatik, Nafarroako Polizia Kidegoetako bateko kide gisa. Egiaztagiri horretan bertan adierazi beharko da, baita ere, interesduna zein egoera administratibotan dagoen.

–Udaltzainek organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztuko dute, baieztatzeko interesdunak gutxienez 3 urteko antzinatasuna duela, lanpostuaren jabetzaren datatik, udaltzain lanpostuan. Egiaztagiri horretan bertan adierazi beharko da, baita ere, interesduna zein egoera administratibotan dagoen.

–Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emandako egiaztagiria, non ziurtatuko baita interesdunak Polizia lanpostura sartzeko eskatzen den Oinarrizko ikastaroa, erakunde horrek emandakoa, gainditu duela. Betebehar hori Administrazioak berak egiaztatuko du, ofizioz, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak deialdia egin duen organoaren aurrean egiaztatuta.

–Izangaiak deialdi honen I. eranskinean ezarritakoaren arabera alegatzen dituen merezimenduak egiaztatzeko agiriak.

–3.1.2.d. oinarrian galdatutako titulazio akademikoa.

Eskabidean izan daitezkeen akats materialak zein egitatezkoak edozein unetan zuzentzen ahalko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.

4.5. Izangaiek jatorrizko dokumentuak edo fotokopia konpultsatuak edo indarrean diren legeekin bat kautotuak aurkeztu beharko dituzte.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsita, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Giza Baliabideetako zuzendariak kategoriaz igotzeko lehiaketa bete gabe gelditu dela adierazten duen ebazpena emanen du.

5.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkezteko edo, hala badagokio, izan daitezkeen akatsak zuzentzeko.

5.3. Behin erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta haien gainean ebatzitakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko.

5.4. Aurreko ataletan aipatzen diren behin-behineko eta behin betiko zerrendetan honako datu hauek agertuko dira bakarrik: polizia- edo udaltzain-zenbakia, izangaia Nafarroako Poliziako zein Kidegotakoa edo zein toki entitatekoa den, eta zer txandatan aurkezten den.

6. oinarria.–Kategoriaz igotzeko lehiaketaren garapena.

6.1. Kategoriaz igotzeko lehiaketa hiru fasetan eginen da. Lehenengo fasea lehiaketa izanen da, bigarrena, proba teoriko-praktikoa eta proba psikoteknikoak, eta azkena, trebakuntza-ikastaroa, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat.

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko emanen den ebazpenean zehaztuko dira kategoriaz igotzeko lehiaketaren parte diren probak egiteko tokia, eguna eta hasiera-ordua. Gainerako probetarako hurrengo iragarkiak argitara emanen dira webgunean eta Iruñeko Udaltzaingoaren lokaletan, gutxienez 48 orduko aurretiazko epearekin.

6.2. Lehiaketa-aldia.

6.2.1. Lehiaketa-aldian izangaiek alegatutako merezimenduen balorazioa eginen da –merezimenduek behar bezala egiaztaturik egon behar dute–, eta gehienez ere 82,50 puntu jasoko dira:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak. 35 puntu gehienez ere.

b) Polizia-lanarekin loturiko prestakuntza, irakaskuntza eta ikerlanak: 25 puntu gehienez ere.

c) Hizkuntzak: euskara, frantsesa, ingelesa edota alemana: 20,00 puntu gehienez ere.

d) Sariak: 2,5 puntu bitarte.

Aurreko ataletarako alegatu eta justifikatutako merezimenduak deialdi honen I. eranskinean jasotako baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak. Merezimenduak agiri bidez alegatu eta frogatu beharko dira lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gainean.

Aldi honen amaieran, Epaimahaiak behin-behineko puntuazioak argitaratuko ditu Iruñeko Udaleko iragarki-taulan, eta 5 egun naturaleko epea irekiko du, argitaratzen diren egunetik aitzina, izangaiek eskubidez komeni zaiena alegatu dezaten.

Behin Epaimahaiak behin-behineko emaitzen aurrean aurkezturiko erreklamazioak ebatzita, Herritarren Segurtasuneko Alorrean dagoen Iruñeko Udaleko iragarki-taulan eta Udalaren webgunean (www.pamplona.es) argitaratuko ditu merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak.

6.3. Proba teoriko-praktikoaren eta proba psikoteknikoen fasea.

6.3.1. Proba teoriko-praktikoaren eta proba psikoteknikoen fasea honako proba hauek osatuko dute:

a) Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba teoriko-praktikoa: 150 puntu bitarte.

b) Proba psikoteknikoak: 70 puntu bitarte.

Proba guztiak deialdi bakarraren bidez eginen dira. Bazterturik geldituko dira horietako edozeinetara agertzen ez diren izangaiak.

6.3.2. 6.3.1. atalaren a) letran zehaztutako proba teoriko-praktikoaren gehieneko puntuazioa 150 puntukoa izanen da, eta test erako azterketa bat egin beharko da: II. eranskinean jasotako gaitegiari buruzko 100 galderek osatuko dute testa; horietako bakoitzak hiru erantzun posible izanen ditu, eta 1,5 puntu emanen zaizkie erantzun zuzenei, eta 0,5 puntu kenduko da oker erantzundako bakoitzagatik.

Proba honek izaera baztertzailea edukiko du, eta gutxienez 75 puntu lortu behar dira hura gainditzeko.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein egunetan argitaratu eta egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

6.3.3. 6.3.1. atalaren b) letran zehaztutako gaitasun psikoteknikoaren probak: proba batzuk eginen dira, izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunei noraino egokitzen zaizkien neurtu beharrez. Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuaren Psikologia Aplikatuko Sailak eginen ditu probak, eta haien balorazioak lotesleak izanen dira Epaimahaiarentzat. Gaitasun psikoteknikoaren proba ez da baztertzailea izanen eta 0 eta 70 puntu bitarte lortzen ahalko dira.

Gaitasun psikoteknikoaren probak eginen dituzte proba teoriko-praktikoa gainditu duten izangai guztiek.

Probaren garapena:

–Profil profesiografikoa zehaztea: NAPIko Psikologia Aplikatuko sailari eta Deialdiaren Epaimahai kalifikatzaileri edo honek izendatutako langileei proposatuko zaie, lanpostuaren behar eta eskakizunen jakitun baitira. Azterketa horretatik abiatuta zehaztuko dira ebaluatu beharreko faktore edo gaitasunak eta funtzioak egoki garatzeko beharrezkoak diren eskakizunak. Profil profesiografikoaren proposamena Epaimahaiari aurkeztuko zaio probak hasi aurretik onets dezan.

Epaimahai kalifikatzailea izanen da, proben aurretik, garrantzitsutzat jotzen dituen kontuak bitarteko egokien bidez argitaratzeko organo arduraduna. Xede horretarako NAPIko alor psikoteknikoko teknikariekin koordinatuko da, eta horiek helaraziko dituzte profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak, eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak.

–Probak bi parte edukiko ditu:

  • Lehenengoan, ariketa psikotekniko bat edo batzuk eginen dira. Nortasunari buruzko galdetegi orokorrak izan daitezke, edo lan-gaitasunei buruzkoak edo/eta gaitasunei buruzkoak.
  • Bigarrena banakako edo/eta talde-laneko elkarrizketa izanen da, lehen zatiko galde-sortarekin kontrastatzeko xedez.

6.4. Behin baloratuta alegatu eta behar bezala egiaztatutako merituak eta proba teoriko-praktikoko eta proba psikoteknikoko puntuazioa, Epaimahaiak Herritarren Segurtasuneko Alorrean dagoen Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (www.pamplona.es) argitaratuko ditu izangaiek eskuraturiko puntuazioak, eta 5 eguneko epea emanen du interesdunek balorazio horri buruzko erreklamazioak egin ditzaten eta eskubidez komeni zaien guztia alega dezaten.

Behin erreklamazioak egiteko epea amaitu eta horiek ebatzi ondoren, Epaimahaiak Herritarren Segurtasuneko Alorrean dagoen Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (www.pamplona.es) argitaratuko du izangaien zerrenda osoa, lehiaketaren guztizko puntuazioak adierazita.

Berdinketarik izanez gero, administrazio publikoetako zerbitzuetan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da, eta, berdinketak jarraituz gero, adinez zaharrena den izangaiari emanen zaio lehentasuna.

7. oinarria.–Igoerarako gaitzeko ikastaroa.

7.1. Zerbitzu berezietako egoeran aritzeko adierazpena.

Iruñeko Udaleko Udaltzaingoko Agente leheneko lanpostura sartzeko ikastaroa –Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emandakoa– egiteko xedez, hautaketa-prozedura gainditu eta bete beharreko plaza-kopuruan lekua duten izangaiek Nafarroako zein administrazio publikoren mende dauden eta horri zerbitzu berezietako egoera eskatuko diote, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 50.4 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Gaitzeko ikastarorako onarturiko izangaien zerrendan adieraziko da non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko den ikastaroa.

7.2. Gainditu beharrekoa.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako prestakuntza ikastaroa gainditu beharrekoa izanen da. Izangaiek “Gai” edo “Ez Gai” kalifikazioak jasoko dituzte ikastaroa amaitutakoan, eta ezin izanen dira izendatu “Ez Gai” kalifikazioa dutenak.

Gaitzeko ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, eta Eskolak berak ezartzen duen iraupena izanen du.

Bazter geratuko dira ikastaroa osatzen duten arlo guztiak gainditzen ez dituzten izangaiak.

7.3. Behin ikastaroa amaituta, langilea automatikoki itzuliko da zerbitzu berezietako izendapena jaso arte betetzen ari zen plazara, zerbitzu aktiboan.

Zerbitzu berezietako egoeraren aitorpenak ez du batere aldaketarik ekarriko izangaiaren gizarte-aurreikuspeneko araubidean, eta egoera horretan dagoenean jatorrizko lanpostuan zuen araubide berarekin jarraituko du.

Nafarroako Polizia Kidegoetako kideak kategoriaz igotzeko prestakuntza-ikastaroak egin bitartean zerbitzu berezietako egoeran aitortuak izan diren izangaiek, egoerak iraun bitartean jatorrizko lanpostuan aitortuak dituzten ordainsariak osorik jasoko dituzte Administrazio Publiko deitzailearen eskutik.

Izangaiek nor bere Administrazioaren egiaztagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko paragrafoan adierazitakoa egiaztatzeko, eta bertan zehaztuko da kontzeptu horiek direla-eta zenbat jaso zuten gaitzeko ikastaroa hasi aurreko hilabetean.

Aurreko atalak aipatzen duen araubideko ordainsaria jasotzeari automatikoki utziko zaio zerbitzu berezietako egoera amaitutakoan, eta ez du inondik ere ekarriko eskuraturiko eskubiderik, eskubide pasiborik zein deitutako lanpostutik eratorritako inongo eskubiderik.

8. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduketa.

8.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Francisco M.ª Bacaicoa Nuñez jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.

Ordezkoa: Alfonso Fernández Torres jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisario nagusia.

–Epaimahaikidea: Pablo Liberal Artaiz jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

Ordezkoa: Jesús Estanga Goñi jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.

–Epaimahaikidea: Félix Echavarri Lizasoain jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

Ordezkoa: Ángel Azanza Burusco jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

–Epaimahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaritza-organoek proposatutako ordezkari bat.

Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaritza-organoek proposatutako ordezkari bat.

–Epaimahaikide-idazkaria: Javier García Martínez jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko legelaria.

Ordezkoa: Víctor Sarasa Astrain jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko legelaria.

8.2. Epaimahaia Epaimahaiburuak deituta eratu beharko da, probak hasi baino lehenago.

8.3. Epaimahaia ezin izanen da ez eratu, ez jardun gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe, eta, betiere, bertan egon behar dute Epaimahaiburua eta Idazkaria edo horien ordez ari direnak.

8.4. Epaimahaiko kideek esku hartzeari uko egin beharko diote, eta hori erakunde deitzaileari jakinarazi, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errefusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.

8.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honetako oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aipatu aholkulariak zein bere espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza Epaimahaiari.

9. oinarria.–Gainditu dutenen zerrenda.

Prestakuntza ikastaroa amaituta, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak prestakuntza-ikastaroan izangaiek lortutako kalifikazioak helaraziko dizkio Giza Baliabideetako zuzendariari, horien izendapena eta lanpostu hutsen esleipena egite aldera.

10. oinarria.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

10.1. Eskatzen zaizkien agiriak aurkeztu ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak Iruñeko Udaltzaingoko funtzionario eta Agente lehen izendatuko ditu kategoriaz igotzeko lehiaketa gainditu duten izangaiak, osotara lorturiko puntuazioaren hurrenkerarekin bat, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

10.2. Izendatutako izangaiek izendapenean zehazten den egunean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kausetan salbu, lanpostua jabetzan hartzen ez dutenek kategoriaz igotzeko eskubidea galduko dute.

11. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2022ko martxoaren 7an.–Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

I. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

A) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: gehienez, 35 puntu.

1.–Nafarroako Polizia Kidegoetan lanpostu finkoan, polizia edo agente lanpostuan emandako zerbitzuengatik, urte bakoitzeko: 1,50 puntu.

2.–Nafarroako Polizia Kidegoetan, deialdiaren xede den lanpostuan, behin-behinean emandako zerbitzuengatik, urte bakoitzeko: 1,65 puntu.

3.–Lanpostu finkoan, administrazio publiko baten menpeko beste Segurtasun Kidego eta Indarren batean, polizia edo agente lanpostuan, emandako zerbitzuak: 1,50 puntu.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Ez dira baloratuko deialdia NAOn argitaratu ondorengo datan emandako zerbitzuak.

4. Funtzionarioek zerbitzu berezien egoeran edo eszedentzia berezian eta unitate organiko baten burutzan edo zuzendaritzan emandako aldiak halako egoeretara igaro zirenean zeukaten lanpostuan emandako zerbitzu gisara baloratuko dira.

B) Prestakuntza, irakaskuntza, eta ikerketa: 25 puntu gehienez.

1.–Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei 1 kredituko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Puntuazio berarekin baloratuko da erakunde antolatzailearen baldintza bete ez baina Administrazioak aginduta edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza-saioetan parte hartu izana, halako prestakuntza-saiotzat joko direlarik espresuki sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatutakoak.

2.–Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo sariren bat jaso duten zientzia- edo ikerketa-lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: Hiru puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera pertsona bakar batek egina den edo taldekoa, eta biltzarra edo argitalpena zer esparrutakoa den (tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa).

3.–Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatzea edota halakoetan irakasle jardutea: Bi puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoa, haien iraupenaren arabera.

4.–Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu direnez bestekoak: Lau puntu, gehienez ere.

5.–Deialdian eskatutako titulazioaren gaineko doktore gradu edo lizentziagatik: Bi puntu, gehienez ere.

6.–Beste merezimendu batzuk, Epaimahaiak baloratzekoak. Besteak beste, sektore pribatuan egindako lanak, prestakuntza bekak edo egonaldiak eta parte hartzea kontsulta-, aholkularitza-, partaidetza- edo ordezkaritza-organoetan: Lau puntu, gehienez ere.

Oharrak, B) atal osorako:

Atal honetan, deialdi honen xedea diren lanpostuekin zerikusirik duten merezimenduak soilik baloratuko dira. Ez dira baloratuko, inolaz ere, Agente leheneko lanpostura sartu eta eskuratzeko beharrezkoak diren prestakuntza-ikastaroak.

C) Ingelesa, frantsesa, alemana eta/edo euskara (20,00 puntu, gehienez ere).

1.–Ingelesa, frantsesa, alemana eta/edo euskara (5 puntu, gehienez ere, bakoitzeko):

a) A1 maila: 1 puntu.

b) A2 maila: 2 puntu.

c) B1 maila: 3 puntu.

d) B2 maila: 4 puntu.

e) C1 maila: 5 puntu.

Tituluak eta egiaztagiriak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat baloratuko dira. Maila horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 ebazpenean jasota daude, zeinak ezartzen baititu euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

Maila gorenari dagokion puntuazioa emanen da. Ez dira inolaz ere batuko hizkuntza bereko bi maila edo gehiagoko puntuazioak.

D) Sariak: gehienez ere 2,50 puntu.

1.–Zerbitzu Goraipagarrien Plakagatik: 1,25 puntu.

2.–Zerbitzu Goraipagarrien Dominagatik: 0,75 puntu.

3.–Jendaurreko Esker Onagatik: 0,50 puntu.

4.–Esker On pribatuagatik: 0,25 puntu.

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1.–1978ko Espainiako Konstituzioa: hitzaurrea. Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. VI. titulua: Botere Judiziala. VIII. Titulua: Estatuaren lurralde antolamendua, Lehen kapitulua, Printzipio Orokorrak eta Tokiko Administrazioaren bigarren kapitulua. IX. titulua: Konstituzio Auzitegia.

2.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: II. Liburua: Delituak eta horiei dagozkien zigorrak. I. titulua: giza-hilketa eta giza-hilketaren formak; III. titulua: lesioak; VI. titulua: askatasunaren aurkako delituak; VII. titulua: torturak eta osotasun moralaren aurkako beste delitu batzuk; VII. bis titulua: gizakien salerosketa; VIII. titulua: sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delituak; IX. titulua: sorosteko beharrizanari huts egitea; X. titulua: intimitatearen, nor bere irudiaren eskubidearen eta etxebizitzaren bortxaezintasunaren aurkako delituak; XI. titulua: ohorearen aurkako delituak; XIII. titulua: ondarearen, eta gizarte- eta ekonomia-ordenaren aurkako delituak, I., II., III., IV., V., VI., IX., X. kapituluak; XVII. titulua: segurtasun kolektiboaren aurkako delituak, III. eta IV. kapituluak; XVIII. titulua, I., II., III. eta IV. kapituluak; XIX. titulua, Administrazio publikoaren aurkako delituak, I., II., III. eta IV. kapituluak; XX. titulua, Justizia Administrazioaren aurkako delituak, I., II., III., IV., V., VI. eta VIII. kapituluak; XXII. titulua, II., III., V. eta VI. kapituluak.

3.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalaren Legea onesten duena: I. liburua, xedapen orokorrak, IV. titulua, nori dagokion delitu eta falten ondoriozko ekintzak egikaritzea. II. liburua, sumarioa: I., III., IV., V., VI. eta VIII. tituluak. IV. liburua: prozedura bereziak, II. eta III. tituluak. VI. liburua: delitu arinen epaiketaren prozedura.

4.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena.

5.–6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, “Habeas Corpus” prozedura arautzen duena.

6.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.

7.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

8.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena.

9.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena.

10.–1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra onesten duena, aplikatzeko eta garatzeko martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua.

11.–818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Gidarien Erregelamendu Orokorra onesten duena.

12.–2822/1998 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, Ibilgailuei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duena.

13.–4/1997 Lege Organikoa, abuztuaren 4koa, Segurtasun Indar eta Kidegoek bide publikoetan bideokamerak erabiltzea arautzen duena.

14.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa.

15.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun publikoak eta aisia-jarduerak arautzen dituena.

16.–201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Ikuskizun publiko eta josteta-jardueren ordutegi orokorra arautzen duena. 95/2003 Foru Dekretua, maiatzaren 5ekoa, 201/2002 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorra aldatzen duena (60. NAO, 2003/05/14koa).

17.–202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta-jardueren katalogoa onetsi eta enpresa eta lokalen erregistroak arautzen dituena. 656/2003 Foru dekretua, urriaren 27koa, irailaren 23ko 201/2002 eta 202/2002 Foru Dekretuak aldatzen dituena (145. NAO, 2003/11/14koa).

18.–33/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 2koa, aisiako jardueretan sartzeko eta haietan egoteko baldintzak arautzen dituena eta sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza-irizpideak eta eginkizunak ezartzen dituena.

19.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

20.–11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duena.

21.–Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamendua, 2017ko 65. NAOn, apirilaren 3koan, argitaratua eta Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamenduaren aldaketa, 2018ko 163. NAOn, abuztuaren 23koan, argitaratua.

22.–Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileen akordio kolektiboa (2017-2019), 174. NAOn, 2017ko irailaren 8koan, argitaratua eta 10. artikuluaren aldaketa.

23.–Burutzaren Agindua, 2022ko 1.a Iruñeko Udaltzaingoaren lan-egutegia ezartzeari buruzkoa.

24.–Instrukzioa, 2022ko 1.a., egutegiko Lizentziak eta Baimenak ezartzeari buruzkoa.

25.–2022 urterako Erabilgarritasun Poltsari buruzko akordioa, 2021eko azaroaren 26ko negoziazio-mahaian onetsia.

26.–Bide publikoan terrazak eta merkataritzari zein ostalaritzari loturiko bestelako elementuak jartzea arautzen duen Ordenantza.

27.–Iruñeko udal-mugartean maila txikiko aisialdi-lokalen funtzionamendua arautzen duen Udal Ordenantza.

28.–Iruña hiriko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza.

29.–Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen Ordenantza.

30.–Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko Udal Ordenantza.

31.–Segurtasun-indar eta -kidegoek jarraitu beharreko jarduketa-protokoloa gorroto delituetan eta bazterkeriari buruzko lege-arauak urratzen dituzten jarreren aurrean. 2020ko uztailean berraztertutako edizioa.

Iragarkiaren kodea: L2203836