65. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Deialdia, udal lantaldeko arduradunaren lanpostu bat lekualdaketako merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko Onartuen behin betiko zerrenda

Castejongo Udaleko alkateak, 2022ko martxoaren 22an, honako ebazpen hau eman zuen:

152/2022 Ebazpena, 2022ko martxoaren 22koa, Castejongo Udalaren zerbitzura dagoen udal lantaldeko arduradun lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutakoen behin betiko zerrenda onesten duena.

Kontuan izanik deialdiaren 4. oinarria, Castejongo Udalaren zerbitzuko udal lantaldeko arduradun lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko (40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 2022ko otsailaren 24an).

Kontuan hartuz aipatu 4. oinarriaren hirugarren paragrafoan honako hau xedatzen dela: “izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da”.

Ikusi da izangai bakar batek aurkeztu duela eskabidea deialdi horretarako, eta deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera: ebazpen bidez, izangaia onartu egin behar da deialdian, eta, beraz, ez dago baztertutako pertsonarik.

Horrenbestez:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Castejongo Udalaren zerbitzuko udal lantaldeko arduradun lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 4. oinarrian xedatutakoaren arabera, onestea deialdian onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Deialdia argitaratu zen 2022ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 24an. Hona hemen:

–Onartuak:

1.–RAÚL MALO SANZ

–Baztertuak:

Bat ere ez.

Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean.

Castejonen, 2022ko martxoaren 22an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2204201