62. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-S-601

Altsasuko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Altsasuko Udala.

Xedea: Altsasuko eta Urdiaingo hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Arakil ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Urdiain (Nafarroa).

Isurketaren bolumena urtean 1.800.000 m³-koa da gehienez, eta honako hauen bidez tratatzen da: biltzeko eta ponpatzeko putzua, bahetzea, dekantazio primarioa, ponpaketa, bakterio-ohantze bidezko iragazketa eta dekantazio sekundarioa. Hori guztia 375 m³/orduko puntako emari baterako dimentsionatuta dago.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko martxoaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2203713