62. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Anueko Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa; jendaurrean erakusteko iragarkia 2022ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2022ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Anuen, 2022ko martxoaren 14an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: 2 zenbakia. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala, %10. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,21. Mailako osagarria: %15.

Lanpostuaren izena: 3 zenbakia. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Garbitzailea. Lanaldi partziala, %10. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,21. Mailako osagarria: %15. Zenbateko finkatua: 237,60 euro.

Lanpostuaren izena: 4 zenbakia. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Garbitzailea. Lanaldia, %10; %16,60ra luzatua martxoaren 23tik. Mailako osagarria: %15. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,21. Zenbateko finkatua: 170,98 euro.

Lan-araubideko langileen izenen zerrenda

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Esperanza Santesteban Cizur. Antzinatasuna: 1999ko urriaren 12a.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Garbitzailea. Yolanda Olague Micheltorena. Antzinatasuna: 2003ko urtarrilaren 24a.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Garbitzailea. María Pilar Larralde Zandio. Antzinatasuna: 2006ko martxoaren 3a.

Lanzko Udalarekin batasunean ematen diren zerbitzuak

Lanpostuaren izena: 1 zenbakia. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa; bateraezintasuneko osagarria: %35. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,72. Mailako osagarria: %6. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, C1 maila, EGA edo baliokidea. Egoera: hutsik.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Idazkaria. Sara Mendiburu Dufurrena. Antzinatasuna: 1993ko irailaren 27a.

Iragarkiaren kodea: L2203788