62. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2022ko martxoaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2022ko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Markalainen (Txulapain), 2022ko martxoaren 4an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2203371