62. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Kontribuzioen eta zergen karga-tasak 2022rako. Hasierako onespena

Izabako Udalak, 2021eko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

A) Kontribuzioen eta zergen karga-tasak eguneratzea 2022ko ekitaldirako, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Hona hemen:

–Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: Tasa bakarra: %0,225 (balorazio txostenaren ondotik bietarako tasa bakarra ezarri da).

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): %1,22.

–Eraikuntzen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3.

–Lurren balioaren gaineko zerga (gainbalioa): %21,00.

Sortzapenaren unean lurrak duen balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea izanen da Udalak onetsitakoetatik dagokiona, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, baina muga hauek gainditu gabe betiere:

SORTZEALDIA

GEHIENEKO TASA APLIKAGARRIA

2022. URTEAN APLIKATUTAKO TASA

20 urte edo hortik gora

0,32

0,32

19 urte

0,20

0,20

18 urte

0,20

0,20

17 urte

0,06

0,06

16 urte

0,06

0,06

15 urte

0,06

0,03

14 urte

0,06

0,03

13 urte

0,06

0,03

12 urte

0,06

0,03

11 urte

0,06

0,03

10 urte

0,06

0,03

9 urte

0,12

0,03

8 urte

0,19

0,03

7 urte

0,35

0,03

6 urte

0,41

0,03

5 urte

0,33

0,03

4 urte

0,26

0,10

3 urte

0,18

0,14

2 urte

0,11

0,09

1 urte

0,13

0,04

Urtebetetik behera

0,06

0,04

B) Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea, kexak edo oharrak aurkeztu ahal izateko.

Aipatu karga-tasek eta zergek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Izaban, 2022ko otsailaren 7an.–Jarduneko alkatea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2203392