62. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasierako onespena 2022ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da Beteluko Udalaren plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren behin betiko onespena. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa bete dadin.

Betelun, 2022ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: 1 zenbakia. Araizko eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udalerria: Araitz. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35 + 3,72. Berariazko baldintza: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik.

Lan-kontratudunak.

Lanpostua: 2 zenbakia. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala (10 ordu astean). Mailako osagarria: %12. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egungo egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Aldi baterako administrazio-kontratudunak.

Joanes Aleman Ollo. Araizko eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Lanaldiaren erdia Araizko Udalean eta beste erdia Betelukoan. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35 + 3,72. Antzintasuna: 2013ko irailaren 2tik.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Mirentxu Eskamendi Iriarte. Administrari laguntzailea. Maila: D. Hornikuntza modua: oposizio-lehiaketa Lanaldi partziala (10 ordu astean). Mailako osagarria: %12. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Antzinatasuna: 2009ko irailaren 3tik.

Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/86 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta kontuan hartuz Beteluko egoera linguistikoa, euskaraz jakitea nahitaezko baldintza izanen da 1. eta 2. lanpostuetarako (idazkaria eta administrari laguntzailea), eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara maila altuena eskatuko da, EGA, C-1, edo ofizialki haren baliokide den titulazioa.

Iragarkiaren kodea: L2203800