62. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2022rako. Hasierako onespena

Armañantzasko Udalak, 2022ko martxoaren 8an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2022ko ekitaldirako, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluetan ezarrita dagoenarekin.

Hasiera batez onesteko erabakia Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da baldin eta aurreko paragrafoan xedaturiko epean ez bada aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik.

Armañantzasen, 2022ko martxoaren 8an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2203672