60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-A-138

Raquel Ansorena Vildarraz, Sara Ansorena Vildarraz eta María Ansorena Vildarraz andreek ur publikoak aprobetxatzeko emakida bat eskatu dute. Hona hemen eskaera horren datuak eta ezaugarriak:

Ur-ibilgua: Arakil ibaia.

Hargunearen udalerria: Ollaran (Nafarroa).

Euri-uren kokapena: UTM ETRS89 (597.815, 4.744.986), 30. eremua.

Arakilgo ibaiko hargunearen kokapena: UTM ETRS89 (597.746, 4.744.956), 30. eremua.

Erabileraren xedea: ureztatzea.

Erabileraren kokapena: Barasoaingo 1. poligonoko 114. lurzatia (Ollaran, Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,03.

Gehieneko bolumena urtean: 225 m³.

Aprobetxamendurako, euri-urak eta azaleko ura bilduko dira. Ureztatu beharreko lurzatian dauden hiru teilatuetatik biltzen dira euri-urak, eta 1 m³-ko 14 ur-biltegitara bideratzen dira.

Azaleko uraren aprobetxamenduari dagokionez, ura Arakil ibaiaren ezkerreko bazterretik hartuko da zuzenean, motoponpa baten bidez. Motoponpa horren uneko gehieneko emaria 4 l/s-tik beherakoa izanen da, eta ura biltegietara bideratuko du hazbete bateko polietilenozko hodi baten bidez, lurpetik.

Ur-biltegietatik 200 m²-ko baratzea ureztatu behar da, baita finka osoan banatuta dauden fruta-arbolak eta arbola apaingarriak ere. Ur deribazio hori euriaren araberakoa izanen da, baina ura ekainetik irailera bitarte hartuko da, biak barne.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Halaber, eskuragarri izanen da superficiales@chebro.es helbide elektronikoaren bidez eskaera egiten dutenentzat. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik 976711000 telefonoan edo información al ciudadano@chebro.es helbide elektronikoan.

Zaragozan, 2022ko otsailaren 23an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2203561