60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2022-S-51

Iruñerriko Zerbitzuak SAk honako datu eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Zerbitzuak SA.

Xedea: Tebasko edateko uren araztegiko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: izenik gabeko erreka (Elortz ibaia).

Unitate hidrogeologikoa: Alaitz mendiak.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Tebas-Muru Artederreta (Nafarroa).

EUAko prozesuen hondakin uren bolumena 67.068 m³-koa da urtean; urak garbiketa-urak berreskuratzeko biltontzi batean arazten dira. Ur sanitarioen bolumena 90 m³-koa da urtean; hobi septikoan eta iragazki biologikoaren bidez arazten da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko otsailaren 14an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2203530