60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Udal ordenantza, Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordaintzeko laguntzena. Hasierako onespena

Udalak, 2022ko otsailaren 18an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordaintzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza. Bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. eta 70.2 artikuluetan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.2 artikuluan xedatuarekin, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, hala behar badu, komenigarri juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza, eta horrek indarra hartuko du testu osoa Aldizkari Ofizial honetan argitaratu eta biharamunean.

Zuñigan, 2022ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L2203510