60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntza deialdia, musika-taldeak sustatzeko 2022ko “entsegu-bonuak” izeneko dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 614851.

Bat etorrita azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoarekin, deialdiaren laburpena argitaratzen da; testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/614851).

Deialdi honen xedea da laguntza-sistema bat ezartzea, deialdi honetan ezarritako baldintza eta betekizunak betetzen dituzten Iruñeko musika-talde gazteek/bakarlariek entsaiatzeko baldintza akustiko eta ekipamendu tekniko onenak dituen lokal bat izan dezaten errazteko, bidenabar sustaturik gazte-elkartegintza eta profesionalki aurrera egiteko aukera ematen duen talde-aisiako jarduera baten garapena.

Iruñean, 2022ko martxoaren 14an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorreko zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2203770