60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko (Z-7 U.I. XV) 551. eta 541. lurzatietan. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko otsailaren 28an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 28-FEB-22 (3/US).

“Ikusirik ‘Xehetasun-azterketa, Iruñeko Katastroko 2. poligonoko 551. eta 541. lurzatietan’ izeneko agiria, izapidetzeko aurkeztu duena Francisco Javier Fernández de Arcaya Iraguik, ordezkatuz Muroa Proyectos y Edificaciones 2019 SL, eta jarraikiz Hirigintza Gerentziaren zerbitzu teknikoen 2022ko otsailaren 15eko txostenari eta Hirigintzako kudeatzailearen albokoaren 2022ko otsailaren 17ko txostenari, erabakitzen da:

1. Hasiera batez onestea “Xehetasun-azterketa, Iruñeko Katastroko 2. poligonoko 551. eta 541. lurzatietan” izeneko agiria, Muroa Proyectos y Edificaciones 2019 SLk sustatua, zeinak xede baitu aldatzea bi familiako binakako etxebizitzen tipologia, zeinak sarturik baitaude Jarduketarako Plan Bereziko Z-7.1 hirigintza-fitxan.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea Francisco Javier Fernández de Arcaya Iraguiri, Muroa Proyectos y Edificaciones 2019 SLren ordezkari den aldetik, eta Iruñerriko Mankomunitateari”.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko martxoaren 2an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2203154