60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua.
Jendaurrean jartzea

Orkoiengo Udalak, 2018ko irailaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Orkoiengo balorazio txostenaren berrikuspena egitea, eta horretarako beharrezkoak diren lanak Catastros Estudio 5 SL enpresari agintzea.

Jendaurrean jartzen da balorazio txostena 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Orkoiengo Udaleko Katastro Alorrean eta udal egoitza elektronikoaren gardentasun-atarian, esteka honetan, egoki iritzitako iradokizunak edo alegazioak aurkez daitezen:

https://orkoien.sedelectronica.es/transparency/2874e298-0e5c-4a06-925b-1a85aa5ac884/

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Orkoienen, 2022ko martxoaren 14an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2203791