60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2022ko martxoaren 8an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Odietako Udalaren Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duen udal ordenantza. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukiari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta hogeita hamar egun baliodunean Udalaren iragarki-taulan paratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Erripan (Odieta), 2022ko martxoaren 8an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2203605