60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Hirigintza-hitzarmena 2. poligonoko 614. lurzatirako. Informazio publikoa

Otsagabiko Udalak, 2022ko martxoaren 10ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen jendaurrean jartzea 2. poligonoko 614. lurzatiaren hirigintza-hitzarmenaren zirriborroa. Titularra Mercedes Rolán Mancho da.

Hitzarmen horrek helburu du arautzea herrirako iparraldeko sarbidearen eraikuntza, errazteko Labaria eta Iribarren auzoetara iristea; mendebaldeko zatian, ukitzen du 2. poligonoko 614. lurzatia, lehen aipatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Otsagabian, 2022ko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2203730