60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1b) artikulua betez (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek.

–Sustatzailea: Nedgia Navarra S.A.

–Jarduera: proiektua, baimendu dadin egitea gas natural likidotuaren instalazio berri bat, 120 m³ biltegiratzeko gehieneko edukierarekin.

–Tokia: Lekunberri.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Lekunberrin, 2022ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2203899