60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Balorazio txostenaren proiektua berriro jendaurrean

Legardako Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen jendaurrean jartzea 20 egun baliodunean, Legardako balorazio txostenaren proiektua, interesdunek egoki iritzitako alegazioak jar ditzaten. Hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurrean jartzeko beste epe bat ireki behar denez, proiektua jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epe berdinean, eta interesdunen eskura egonen da, kontsulta dezaten, udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan (https://legarda.sedelectronica.es/transparency/c76e930c-4030-4add-94b2-afa7417652db/), eta egoki iritzitako alegazioak jar ditzaten.

Legardan, 2022ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2203676