60. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa xehakatua 106. artikuluan (Lurzoru urbanizaezina okupatzeko eta eraikitzeko baldintzak). Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2022ko otsailaren 24an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzailea egitea Larragako Udal Planean (hirigintzako araudiaren 106. artikulua.–Lurzoru urbanizaezina okupatzeko eta eraikitzeko baldintzak; c) apartatua, abereen etxaldeak). Aitor Lucea Chocarrok sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 78. artikuluan aurreikusitako izapidetzeari, 77. eta 71. artikuluekin lotuta (foru lege horren testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Larragan, 2022ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2203147